inprimatu
Nork hil du Larralde?
Izenburua:
Nork hil du Larralde?
Sinadura:
Iriart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriart, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982.zk.
Orrialdea:
8

Nork hil du Larralde?

 

Iriart, Pierre

 

 1

 

 Pertsu bere kantatzen orai naiz abian

 Hasi nahia nintzen gan den aspaldian

 Orai arte egon naiz begira lorian

 Gaixtaginak hartuko zuztela agian

 

 2

 

 Otoi eman zazue zertaz diren kasu

 Gauzak nahi nituzke xuxen esplikatu

 Artzain bat bere bordan baitute garbitu

 Etsaiaren indarra han da baliatu

 

 3

 

 Artzain hri bizi zen bakartasunean

 Nehor bilatu gabe trankilitatean

 Bere artalde eta behien artean

 Xoilki bizitzeak du galdu azkenean

 

 4

 

 Mixel zuen izena deitura Larralde

 Bakarrik bizi zena lagunikan gabe

 Jan edan onik gabe zabilan debalde

 Gauaz eta egunaz beti larrez larre

 

 5

 

 Gau hartan auzoan zen gaztain erre jaten

 Tristeak holakorik ez zuen pentsatzen

 Gaztain erreak janik artalderat gan zen

 Kriminelak etxean harmaturik zauden.

 

 6

 

 Artaldea bildurik etxer'etorria

 Egintxe zuelarik bere afaria

 Deskantsuan lo zagon kadiran jarria

 Bainan hurbil bazagon norbait atzarria

 

 7

 

 Zango puntetan zaizkon etorri bipilik

 Haizkorak eskuetan ixil gibeletik

 Hiru kolpez segidan buru arraildurik

 Lurrean utzi dute bizia kendurik

 

 8

 

 Hiltzea ez zen aski nahi zuten erre

 Lastoz eta petrolaz entseiatu dire

 Ez zuten nahi utzi trazarikan ere

 Afera ongi zuten baliatu balire

 

 9

 

 Justizia izan da jina Baionatik

 Jandarmeria eta jaun mera herritik

 Gibelerat itzuli bihotza tristerik

 Ez baitute hatzeman nehor hiltzaileek

 

 10

 

 Nor nahi izan dadin horren egilea

 Galdu du sekulakotz trankilitatea

 Ez da libro bizia eskuez kentzea

 Ez eta bertzerenaz hola jabetzea

 

 11

 

 Senperen gertatzeko zer gauza tristea

 Horrek ekartzen baitu betiko kaltea

 Sortuz geroz zor dugu guziek hiltzea

 Bainan zoin lazgarri den holako hiltzea


inprimatu