inprimatu
Oraiko eskualdunak
Izenburua:
Oraiko eskualdunak
Sinadura:
Iratzoquy, Bettiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iratzoquy, Bettiri

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
172.zk.
Orrialdea:
4

Oraiko Eskualdunak

 

Iratzoquy, Bettiri

 

 I

 

 Erranen arabera, bi mil urthe ditu

 Eskualdunek lur on hau zutela beretu.

 Bainan mende hunek du ikusten Eskuara

 Bereziki gaztetan gan dela behera!

 

 II

 

 Zalduby kantariak bi phertsuz erran du

 Ez dezagun segurki burua aphaldu:

 -«Ez bahaiz, Eskualduna, lehen bezein haundi,

 Aphaldu gabe chutik bederen egoadi»...

 

 III

 

 Eskual-Herriko fama ez da ttipitua:

 Bere haurren ganik da berdin maitatua...

 Bainan halere ez da lehen bezein garbi,

 Eskualdunek ez dute aditu Zalduby...

 

 VI

 

 Hainitz Rochali bada gure nechkatchetan,

 Hainitz sobera kaskoin pilotarietan!...

 Hitz batez erraiteko, oraingo gaztetan

 Guziek uzten dute Eskuara bet-betan!

 

 V

 

 Jaun apheza bera da, prediqu alkitik,

 Kridatzalea aldiz Herriko Etchetik

 Minzo guri Erdaraz, zaharren erranak

 Gutarik direlakotz arras urrun ganak!

 

 VI

 

 Gure kantu chaharrek erraiten daukute

 -«Eskualdunen semeak, pilotan har zaizte,

 Bainan partikulazki ez ahantz Eskuara,

 Atchik Aiten Legeak ahal bezein gora!...»

 

 VII

 

 Horiek egitean gu gira izanen,

 Arbasoak iduri, mundu huntan lehen:

 Begiratuko dugu Eskualdun odola

 Bihotzetik maitatuz, Hek utzi Arbola!...

 


inprimatu