inprimatu
Sort-etxeari
Izenburua:
Sort-etxeari
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1156.zk.
Orrialdea:
4

Sort-etxeari

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Oi gure etxe maitea,

 Orroitzapenez betea,

 Zorionaren atea.

 Zure altzoan iragana dut

 Sortzetik orai artea.

 Izanagatik pobrea,

 Bertzeak baino hobea,

 Ni sortu nintzan etxea.

 

 2

 

 Amak munduratekoan,

 Etxea,zure xokoan

 Hartu ninduen besoan.

 Geroztik hunat eduki nauzu

 Zure geriza goxoan,

 Nabilalarik kanpoan,

 Ez naiz sosegu osoan,

 Beti etxea gogoan.

 

 3

 

 Dudalarik zerbait pena

 Zu zaitut lagun lehena,

 Iges leku hoberena.

 Zure alderat inguratzen naiz

 Ahalik eta maizena.

 Munduko leku maitena

 Zuri zor dautzut naizena:

 Izana eta izena.

 

 4

 

 Arbason eskutik jina,

 O egoitza atsegina,

 Ez dakit zure adina.

 Heiek lurpean estali ziren

 Zutan utzirik arima

 Hain amultsuki egina.

 Heientzat zer bihotz-mina,

 Zutaz gabetzen bagina.

 

 5

 

 Etxetik hoinberze gante

 Kanporat zorion eske

 Zoraturik bazoazte.

 Bizi moduak behartuz edo

 Etxea ez aski maite?

 Gure faltaz balezate

 Arrotzek etxea bete

 Hobendun haundi gintaizke.

 

 6

 

 Zutaz hainbertze entzuna

 Aunitzentzat ezaguna

 O bizipide urruna.

 Nik betidanik arbuiatu dut

 Zure aberastasuna.

 Hau da guk deraukaguna:

 Zu baitan eskas duzuna

 Etxeko goxotasuna.

 

 7

 

 Ene haur onak badakit

 Luzaro gabe engoitik

 Joanen naizela mundutik.

 Arbason ganik ukan dohaina

 Ez utz sekula eskutik,

 Ald'egitean hemendik

 Heier erraitea gatik:

 Etxea han dago xutik.

 

 8

 

 Pertsu hauk bururatzean,

 Azken finez orroitzean,

 Emanen naiz otoitzean:

 Etxea noizbait utziko zaitut

 Aunitz pena bihotzean;

 Jaunak, zure babesean,

 Nola bainintzan sortzean,

 Naukala heriotzean.


inprimatu