Muiņarri
Iraola, Rufino
Mendi bati bertsoak
noa ipintzera.
Askok izango dute
bere aditzera,
izan ere Naiņarri
ederra hain zera!
Jainkoak bialdua
Zalbidi zaintzera.
Sortu nintzadelako
ni bere oinetan
maitasuna daramat
beretzat zainetan
eta ez dakizute
zenbat maite detan
hortarako behar du
batek jaio bertan.
Ez da ezer ikasten
bizitze hainetik
Hortarako nik bainbat
motibo zeinek dik?
Arten jauki ez nula
hitzik mingainetik,
begiz egin nun jira
Txindoki gainetik.
Gure etxaburutik
begiratutzean,
Zeinen ederra zeran
goizeko intzean!
Ta gero eguzkiak
piska bat jotzean
larrosa obegorik
ez da Maiatzean.
Eguzkiak emanez
egunero musu,
besterik ez bezala
bizi zerade zu
Bisitarikan ere
faltatzen etzaizu,
gertutik ederrago
ematen baitezu.
Edertasunez jazten
porta zan Jainkoa
Eta mendizaleak
zaitu begikoa
Aizkorri eta beste
batzun sendikoa
Euskalherri osoan
fama handikoa.
Baldin zerua inoiz
badago oskarbi
Eguzkia du lagun
gaiz ta eguardi
gero tokatzen bada
gauean ilargi
Goierri guziraino
egiten du argi.
Nere kasoa berriz
da apartekoa
Hain da distantzi motxa
bion tartekoa
Gutxi balitz bezala
binbitartekoa
Oian ere lagun lo
hartu artekoa.
Udaberrian ongi
osatzen da euriz
Udaran nork berdindu
hori apainduriz!
Udazkenean goza
egoaldi guriz
Eta neguan berriz
jazten zaigu zuriz.
Bistan dagonik ez dut
nik disimulako
Horren zimendurikan
ez dute zulako
Giza-indarrak hori
egin ez dulako
Behin sortu zitzaigun
eta sekulako.
|