Manifestazioa "Residentziaren" alde
Elorri-Arantza
Goierriko jendeak
ez daduka txantxik;
behar dan haren eske
ez eta zalantzik,
gauzak etzeukan eta
mugitzeko antzik;
sutan jarri ezean
ez da urtzen gantzik.
Gaixotegi bat dugu
eskatzen duguna,
orain dela bi urte
agindu zaiguna,
eta heldu denean
hasteko eguna
sala nahi genuke
hitza jan duguna.
Gure eskubideak
len ere askotan
aitatu izan ditut
nik nere bertsotan;
osasuna dugu bat
bat izatekotan
zertarako besteak
hau ukatzekotan.
Ikusirik Goierri-
ko abeleria
ikusirik Donosti
aldeko biria
eman behar, bazaio
bakoitzai beria
onartu beharko da
gure eskaria.
Gonbaraziotxo bat
oso nabarmena
Pentsa Gazteiz aldera
begira gaudena;
hemen gertako balitz
han gertatu dena
biden hilko litzake
jenderik gehiena.
Tristura ematen du
hori jakitiak,
poza emango luke
lanai ekitiak
gurasoen biltzar da
beste elkartiak,
berdin enpresa jabe
eta alkatiak.
Kapritxoz ez dugu guk
atera zarata
baizik behar bizian
agertzen gerata
gáinera ez al zegon
tratua zerrata?
Herria zapaltzen da
majin bat erata.
Agindu zigutena
ukatuta kito
gu berriz lehenean
bizi ala ito
aitzaki ahul batzuk
ipini ta listo
on itxuran badabil
majina bat gaizto.
Baina guk ez diegu
pakean pagako
gezur-saltsa ixilik
ez dugu tragako
nahiz eta ipini
sasiak trabako
bizi truke hoinbeste
ez dugu pagako...
Donostikoak ere
egin du gainezka
beraz arrazoiz dugu
guk berria eska
kejatu dira horko
moja eta neska
gaixuak pasiluan
lekurian ezta!
Ez da errespetatzen
pertsona arruntik
eta soluzioa
legoke urrutik
ez utz ihes egiten
Goierri barrutik
bestela geuk pagako
deguta larrutik.
Bildu ginen hogei bat
mila eta gehio
orain baiezkua da
hau dela merio,
hortatik atera dut
zenbait ondorio:
burruka egin behar!
Zer erremerio!?
|