Bertsolariak Zaldibin
Iraola, Rufino
Zaldibian egin da
bertsolari festa,
giro ederra eta
jendez gainezka,
hamasei bagenitun
geio ezineska,
gaztea bultzatzea,
hori gure kezka
mutil eta neska
ez joan iheska,
oker, debieska
erdara galdezka,
euskararen mentua
dezagun freska.
Hamasei gazte hauek
eman zuten hitza
eta ongi konplitu
ere baldintza,
jarritako gaietan
hain egoki mintza,
bertsotan esplikatu
ziguten bizitza,
hain bat izar printza
kantuan dabiltza
ta bere emaitza
ez da, ez, murritza,
gora euskara eta
bertsolaritza.
Hura bertso saioa
egin zigutena!,
garbi erakutsiaz
beren almena,
txapeldun bat bakarrik
izatea pena,
baina hala jarria
zegoen ordena,
lege nabarmena,
jakiteko dena,
kanpotik barrena
nor dugun onena,
Peņagarikano da
bere izena.
Horren errastasuna,
horren etorria!.
burutik hakatara
bertsolaria,
bederatzi puntuan
da harrigarria,
bestela ere berriz
zeharo argia,
eta telleria?.
hark ere beria
eman du neurria,
bikote haundia,
puskabateko salbu
Euskal Herria.
Ziarda ere ez da
atzera uzteko,
Olalde, berriz, ona
da ikusteko,
hainbat gazte zegonik
ez nuen usteko,
orain badut arrazoi
hizketan hasteko,
beldurrak hausteko,
barrena pozteko,
orguiloz hazteko
ta erakusteko,
hau landara jardin bat
txukun hazteko!.
Argiņarena eta
gero Zeberio,
ateraldi ederrak
entzun zaizkio,
biek ere ez dute,
ez, gutti balio,
kantuan badaukate
piper da jenio,
bertsoak jario,
arrazoiz serio
broma ta sesio,
hasi ta adio,
Euskarak heriotzik
ez oraindio.
Bertsolari gazteak
nahi ditut altxa,
gure etorkizuna
ta esperantza,
betsoa hizkuntzaren
muin eta ardatza,
senideak bait dira
ta elkarren antza,
ez doaz berantza,
bertsoen baratza
dago aberatsa,
galdu da arantza,
esperantzaz egiten
dugu gaur dantza.
Bertsoa esan dugu
euskararen habi,
biak ere jasanak
lau astinaldi,
izan duten laguntza
herriarengandi,
amenazua baizik
ez beste inondi,
baina gu aspaldi,
ezin egon geldi
ta non edo handi
aurrera oraindi,
gora Euskara eta
berdin Euskadi.
|