inprimatu
Pilota jokoa
Izenburua:
Pilota jokoa
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1320.zk.
Orrialdea:
7

Pilota jokoa

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Nola Eskual Herriko bertze mutikoak

 tirriatu izan nau pilota jokoak.

 Ahalak ez ordea, nik hortarakoak.

 Bertze zerbaitetako nindaukan Jainkoak.

 

 2

 

 «Pilota»-ko jeinuak eskastu bazauzkit.

 Bihotza ta begiak Jaunak eman dauzkit.

 Eskualduna delakotz, edo nik ez dakit,

 etzaut bertze joko bat hori bezain pollit.

 

 3

 

 Kirola hau jokatzen da maiz egun argiz,

 oneski beztiturik, errespetu haundiz.

 Arrotzak dabilzkio berendako nahiz.

 Paregabea baita ederrez ta garbiz.

 

 4

 

 «Pilota», zure bidez orok eskualdunak

 bagarelako famak dituzte entzunak.

 Zuk eginak gaituzu denen ezagunak.

 Asko zor dautzu zuri gure nortasunak.

 

 5

 

 Zabaldu bazaituzte hemendik mundura

 muga gabea bada, zure hedadura.

 Eskerrak! ez daikela erraiten mentura

 zu etzarela gure iturriko ura.

 

 6

 

 Joko huntan leu molde dezazkegu ikus;

 esku-larruz, xixteraz, palaz edo eskuz.

 Iduriz bereziak, jokatzeko moduz.

 Bainan denak arima ber-beraren gorputz.

 

 7

 

 Beha pilota bati, jo ta jo bi talde,

 denak beren nortasun osoaren jabe.

 Gorputzaren nekeaz arduratu gabe,

 «Pilota» daukatela otoitzaren pare.

 

 8

 

 Plaza ixilik dago, iduri eliza.

 Beharien begiak pilotak dabiltza.

 Jainkoak hango deiak baiezta balitza

 talderik ahulenak luke azken hitza.

 

 9

 

 Neska gaztea ere bar dago behari,

 pilota bers bezain bihotza jauzlari;

 esku-zarten artetik otoizka jaunari

 garraitza eman dezon haren maiteari.

 

 10

 

 Nork daki zonbat gogo han ote dabiltzan

 gure pilotarien so baten peskizan?

 Mutil dohatu hoiek hartzen diren gisan

 nork ez luke nahiko pilotari izan?

 

 11

 

 Bainan zer da boza hau? Zer entzuten dut nik?

 Deiadar bat bezala heldu urrundanik,

 gure gazteriari «Pilotai» erranik:

 ez nezazula berex eskuararen ganik.

 

 12

 

 Kirola ta hizkuntza, horra hor bi gauza

 luza dezaketenak herriaren hatsa,

 baldin ez bazerauku erdalduntzen plaza,

 salbaturen garela badut esperantza.

 

 13

 

 Gauza ezaguna da bizian iraupen

 kirolak herri bati diola emaiten.

 «Pilota» maiteari leial egon gaiten,

 hark lagunt gaitzan gero eskualdun irauten.


inprimatu