Asko uste eta ezer ere ez
Iraola, Rufino
Nere krisiarentzat
hau da ondorena,
lehen goren ez banintz
gaur jo dut barrena
Euskal Herri honetan
dagoen ordena!
finjitzen dugunetik
ez gara laurdena.
Urteak joan ote
urteak etorri
zer ez diogu aguante
guk Madilgo horri?
Ongi konpontzen ginen
zuri eta gorri
gaur berriz trastoak tiraz
gabiltza elkarri.
Gure miseriaren
azken ostikoak,
orain ere burlada
deuda betikoak,
errez egin dituzte
bai, gurekikoak
Baldin badago lagun
dezala Jainkoak!
Hemen ikusten dena
pertsonalkeria
eta errez ahanzten
dugula Herria.
Ez da txantxetakoa
gure miseria
ta inork kulparik ez
hau da komeria!
Sortu baginen sortu
negartegi hontan,
bizia eman dugu
iaia malkotan.
Saiatzea begiak
lehortu asmoten
fantasia bat dela
deriotz askotan.
Lotsagarriak gara
zenbait gizaseme,
gizondu behar eta
gera gara ume
Garaiean beher dun
hainbat uniforme
txaketero hoiekin
ez nago konforme.
Demagogia hitsez
gabiltz politikan
ez zaigu inoiz falta
kontu politikan.
Herria beher dela
denen gainetikan
ezken monigotes
da goro praktikan.
Abertzaletasuna
hitzetik hortzera,
mesedez ez etorri
adarra jotzera,
hau nahigabeak datoz
gure bihotzera,
esperantza apurrak
bertan itotzera.
Lehen independentzia
hain zen prezisoa,
gaur berriz terrorista
batzun kapritxoa.
Aranak sorturiko
alderdi "txintxoa"
erosi gabe saltzen
hori duk bitxoa!
Herriak hori mina
barnean hartzen du!
Betondo bat ubeltzean
bestea jartzen du
lurraldea galdurik,
euskara atzendu,
urkamendi aldera
gogotik jotzen du.
Independentziari
zertan egin uko?
gure arbaso haiek
ditugu lekuko
eta ez ligukete
inoiz barkatuko,
den denean ez balitz
"Kausa" salbatuko.
Arazo larriena
da euskararena,
jendeak axolarik
gutxien duena
analfabetoa da
parte haundiena
abertzale artean
penagarriena.
Abertzale zirenak
gaur espaņolista
ta urritzen ari da
euskaldunen lista,
harek ere erdarez
eginez debiltz ta
Eskubideak hola
nola birkonkista.
Kaka nahastu dugu
hau kuxidadea;
elkar hondatutzeko
abilidadea,
eta etxekonean
formalidadea,
berriz ere beharko
da karidadea.
|