inprimatu
Ohea bezein
Izenburua:
Ohea bezein
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
882.zk.
Orrialdea:
2

Ohea bezein

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Ohea bezein zer baliatzen ote da gure bizitzan!

 Leku pausakor hobeagorik nehon ez ditaike izan.

 Handik kanporat ertetzen gira egin beharren peskizan,

 Astia izanez goizean ere geiago egonen nintzan!

 

 2

 

 Ohe maitea, zurekin badut nik egundainoko hartze,

 Nahiz artetan emaiten duzun kolpeņo bat edo bertze.

 Bizitze onik zu gabe ez da, hortaz beti dut aditze,

 ez zerarea zuhaur izan zu maitasunaren ohantze!

 

 3

 

 Ohe gaixoa, zu maitagarri, zutaz ez nitaike ixil!

 Zutaz behartu gabe egun bat munduan ez daike ibil.

 Denak horrarat datoz azkenian, izanikan ere abil,

 Zutan sortu-ta, zutan haziak, zutan behar dugu guk hil!

 

 4

 

 Xalbador eta zu Uztapide, zuek adixkide minak

 Barkatu nik hor erran guziak badauzkazue arinak.

 Urran gudukaz jada baditut aments tzar batzu eginak;

 Bi xapel haundi behar laizkela eta ahalaz berdinak!


inprimatu