inprimatu
Eta asmatu
Izenburua:
Eta asmatu
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
119

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eta asmatu

 

Iraola, Victoriano

 

 -Aizak i Erramuncho,

 jakingo dek anbat,

 nola esaten duten

 erderaz izen bat.

 -Zer izen?

 -¿Zer izen dan?

 ez gero makala,

 uste diat guchitan

 aituba dekala.

 -Mutill, esantzak bada,

 demontre iriya.

 -Ia nola deitzen dan

 erderaz ariya:

 ¿nola ibiltzen gera

 arratsaldietan

 eskolatik irten ta

 topa machinetan?

 -Bai.

 -Arrenche izena

 erderaz nola dan.

 -Konche, emenche zeukat

 mingañaren puntan.

 -Ia ikusi

 -Ago...

 Ternero ez, ez dek...

 Kangrejo, ezta, ezta...

 nola barache dek...

 ¿zer letrakiñ asten da?

 -Asten dek irekiñ.

 -Mutill eznazakala

 odolik irakiñ...

 Ago... bai, bai... egiya

 Karnero deitutzen dek

 erderaz ariya.

 -Oi, oi, oni, lo ago;

 -I bai agola lo.

 -¿Zer deitutzen da bada?

 -¿Zer deitzen dan? bilo.

 


inprimatu