Chardiñ-duna
Iraola, V.
Gona barrenak petralik gabe;
artubaz kale guziya,
neska motz eder begi zabala
Zeraman bertan aziya,
zapata churi garbiyak eta
chukun antzian jantziya,
chesto chardiña grazi ederrez
gerri gañian jarriya,
ariñ dijoa oju egiñaz
"chardiña bizi biziya".
- Zu, chardiñ duna ¿preskua alda?
-¿Diyo preskua ote dan?
eztu jan onen chardiñ gosorik
beorrek aurtengo udan;
-¿Ta, zenbatian? -¿Zortzi kuartuan
eziñ merkiago eman,
-Bestian balitz -Dukiak ere
eztu onen ederrik jan,
¡begira beza atze aldia
zeren okertuba daukan!
¿Eztala diyo masiyakua!
¡egon bedi isilikan!
¿eztu ikusi doña Martinak
zenbat erosi dizkitan?
erretzen jartzen ditubenian
gatz ale bi emanikan,
afana aundiz kontatuko du
gero erozein tokitan,
ezdubala jan bizi guztiyan
orlako errokillikan
¿Chikiya dala bereala baña
aundiyagoko alia?
ori bai dala San Juan Pasaiko
Puthiputhiren tildia;
beorri ezta ikusten danez
chardiñ berriyen zalia,
¿preskuak diran ¡alafedia!
¡chokatutzen zait galdia!
¿nola pagatu gañerakuan
zazpi pezeta baldin?
¿Zenbat dozena?-Jarri nazkizu
lauchobat aundichuenak.
-¿Emen zer nai du apartatzia?
ederrak dira dienak;
begira beza ¡zer primoria!
koipatsu eta gizenak.
-Zortzi kuartuan garisti dira
-Oyek dirade esanak.
baliyo ditu guchiyenian
iru errial dozenak.
¿Zeñek biar nau? ¡Qué rechupete!
ezta onlako chardiñik,
-¿Zenbatian da?-Zortzi kuartuan,
oranchen artu dit Trinik.
-Iru kuartuan -¿Nola jarriyak?
¿erreta edo gordiñik?
-Dauden bezela-¡Zu, kutufosa,
egon zindezke jakiñik,
ezdizula-gaur nere chardiñak
egingo tripako miñik.
¡Tú, asistente? ¿Quieres chardiñas?
-¿Estás de venta también tú?
-Ara beste Blas arrancherua!
¿onek zer uste ote du?
-Nadie te compra-Tú, patatero!
¿eziñ ditudala saldu?
-Ya llevo cena- ¿Nondik ote da
kaballeru au azaldu?
si, más te vale chardiñak baña
bakallu zarra afaldu.
-!Que sardinera más retrechera!
-Qué belarrimoch tan guasón!
mira te lleno por doce cuartos
esa chapela de cartón.
-Toma y llena.-Y el dinero?
-Ahí va.-¿Esto? ¡si es botón!
¿te eacapas? si vas a Jarana
y busco allá, un arpón,
zi za te meto hasta la tripa
y muerto como cimarrón.
Tira amona, banaka abek
saldu nayian daukazkit;
baserriyetan chardiñ zaliak
dirala sobra dakizkit;
-Ez degu jaten garistirikan.
-Ez dute jaten? ezdakit;
geyenaz ere iru dozena
chestuan gelditu zaizkit
oyechek artu bezaizkit.
Oyek esan da plaza zarretik
pasiaz kale nausiya,
dijua nola ur legunian
joan litekian ontziya;
gai da bakarrik nastututzeko
españia ta frantziya,
farra egiñaz erakusten du
ortz errenkura chikiya,
Jaranatarrak lasai deitubaz
"chardiña bizi biziya".