Bapo ziok!
Iraola, V.
Kontatzen ari ukan
Bordachoco Pachi,
bei bat chit esnetsua
dekala erosi,
aiñ ederrikan guchi
dirala ikusi,
eta bere meriyo
diyotenaz nozki,
esne tratuban ala
itzanetik asi,
ez omendek errial
guchi irabazi,
-Ala izan da ere
jakintzak lenbizi.
lan ortan eznaubela
inork erakutsi.
-Mutill eznak orrekiñ
batere miretsi,
baña nola ditukan
beste lanak utzi,
batez ere tratuban
maisu ero nausi
izan biek bestela
eziñ orla bizi.
Ez nikek nai ezertan
nik iri galazi,
bañan dekan ezkero
orrenbeste grazi,
(ero esan nai nikan
ainbeste malizi)
¿nai dek nik asmatzia
egunian, kasi
zenbat pichar ditukan?
-¡Zenbat!
-Bederatzi
-Amar, justu justubak,
amar, ¡sobra guchi!
-¿Ta zenbat saltzen dituk?
-¿Saldu? emeretzi.
-Amar pichar esne ta
saldu emeretzi?
¡eztek abillidade
gaiztua ikasi!
|