Au poza senti det!
Iraola, V.
Gaur uste gabe, maite gozoa,
Ikusi zaitutanian,
Egiyetako zorotasun bat
Sortu zait gorputz danian;
Zuk jarri nazu biyotz gasua
Orainchen zori onian,
Eta begiyak pozez malkotan
Aurrian zauzkatanian.
Zu ikusita nere biyotza
Oraiņ ain kontentu dago,
Uda-berrian choriya baņa
Oraindik kontentubago;
Nere begiyak zuriak ditu
Bere aurrian nayago,
Gizon zekenak kucha zillarrez
Betea baņa geyago.
Zuri begira lenago ere
Esan izan det neregan,
Aingeru ori gure artera
Zerutik jechi ote dan;
Zu beste iņor orren ederrik
Nola ikusi ez dedan...
Esan nazazu ŋez altzerade
Andik etorriya egan?
Zure ortz chiki churi politak,
Gaņera orren berdiņik,
Ez det beņere ikusi iņon
Ezer aiņ ondo egiņik;
ŋEta nork ditu zuk bezin begi
Zeru kolore urdiņik?.
ĄAra zer esan arazten nazun!
Jango zinduzket gordiņik.
ŋZeņi etzaizka gustatzen zure
Pausoa eta mugira,
Aiziak luma bultzata baņa
Ariņaguak badira?
Zuri zerubak eman zizkizun
Graziyak ainbeste dira,
Ero-azitzen nautenak jartzen
Naizen guztiyan begira.
Ordu denetan galdezka nabill
Norentzat zeran, Ąnorentzat!
Bada beldur naiz ote zeraden
Dama, besteren batentzat;
Usai gabeko loria ona
Ez baldin bada zuretzat,
Zuk artzen nazu Ąala uste det!
Usai gabeko loretzat.
Ori orrela izanda ere
ĄBeti biyotzian zauzkat!
Zeņetan karga guztiz pisuak
Ezin jasorikan dauzkat;
Berez datozen atsekabeak
Ain besteraņo darauzkat,
Berak oraindik galduko naute
Baldin luzaro badauzkat.
Zure meriyo estu nagola,
Arren, sinizta nazazu,
Arantza zorrotz baten modura
Beti zulaka nakazu:
Kupi zaite ta gogobeterik
Biyotz barrendik esazu,
"ATOZ GOZORO ETA BETIKO
BATU GAITEAN NI TA ZU."