Arrai zalia
V.I./EGILEA>
¡Zer ederra dan chardiñ erria!
¡zer ederra dan anchua!
udako berdel bizkar gizena
chicharrua ta panchua;
bizkar gañian biatz birekiñ.
laister egiñik ganchua
ateratuaz ezurrik gabe
alak mami tronchua
oria ari zan predikatutzen
Jose Domingo Manchua
Arrantzalia nola jatorrez
arrai zaliak geran gu,
eper ederra bestek jatia
askotaz nayago degu;
ollanda gazte gizen gizena
mayian jartzen bazaigu,
despreziyozko begiratuba
laister egingo diyogu,
zergatik guri orlako janak
onik egiten ez digu
¡Baña potaren puzka legorra
ketan ederki bestua,
alako jana zanpatutzia
¡ura bai dala guztua!
gañera bada beraren uste!
usayarekiñ nastua,
nik beintzat errez egingo nuke
bost errialen gastua,
naiz gero esan gaubelerako
¡a zer nolako astua!
¿Zeñek ez du jan trinpoll erria
eta legatzen arraba,
ikusi utsak eragiñ asten
dutenak abuan baba?
¿eta nork ezur zorrotz ayekiñ
arroka beltzeko kraba
jan ordurako jartzen zayona
eztarriyan ezur traba,
pasiaz gero amolatuba
kasikan itotzen gaba?
Kabusa ere ezur zorrtzak
ondo apaindurik ala,
¿nork esaten du urdai azpiko
giyarra obia dala?
nik agintzera arrai oyekiñ
esango nuke berela,
ikusirikan kabusa jaunak
meritu asko dubela,
ori jan biar duben gizonak
kendu dezala chapela
¿Zer nai dezute konparatzeko
jarri musarren onduan,
ezbaldin bada mokadu goso
oberik sortu munduan?
uda partian gusto ederra,
ederragua neguan,
¿esagutu nai ez aldezute
arrazoi gizon moduan?
¿Egiya alda?
-Bai, bai, ala da
-¿Zer zabiltzate orduan?