Ardita beti ardit
Iraola, Victoriano
MACHIN.
Gaizki dijua au Pello.
PELLO.
Gaizki, Machin, dena:
MACHIN.
Zer andre itz putsua!
PELLO.
Zer andre zekena.
ŋEtziran bada esan
kalian lajako
nindubela, bi ardit
zor dizkatalako?
MACHIN.
Pagatu nik zor aiyek!
zorrak nik pagatu!,
albaneza berriro
besteri pegatu!...
PELLO.
Gaizki gaude onela!
MACHIN.
Penagarriya da au!
PELLO.
Sabela gur gur daukat.
MACHIN.
Oraindikan barau!
PELLO.
Izkribatuak dauzkat
liburu, bersuak,
neronen burutikan
guziyak sortuak.
Alargun on gillea,
Atoz beti gabez,
Uda eta neguban,
Senarraren ordez.
Chomin, Andre Josepa,
Zurekin naiz gero.
Chanton, Urrapapito,
Erko, Tastelero,
ta diralarikanen
nik jarriyak orla
sinistu nai dirazu
baraurik nagola?
MACHIN.
Bada ni boto biltzen
ninduten nekatu,
Madrilla bigaltzeko
gure diputado
On Jose Chaolaga;
eta bere alde
zenbatian egin nuben
Pachikuri galde.
Badirade jaun arri
botuak emanak,
ume jayo berriyak
nola ill ziranak.
Tonto samar batzuek;
guazen, guztitara,
ogeitikan pasiak
uste det zirala.
Eta naizu sinistu
landu arren ala
kaliaren gaņian
laja nindutela?
PELLO.
Nik ez logratutzia
lan bat sueldokua,
amaiseicho bat milla
errialekua.
Naiz Aministradore
edo Gobernari...
onla ni egotia
gezurra dirudi.
MACHIN.
Arrazoya daukazu!
Ni berriz izanik,
Ąni!, aitaren semia
dudik ezduenik.
Perratzalle argiya
anairik zarrena...
onela arkitzia
ez da bada pena!
PELLO.
Zer egiņ nezake
oraiņ.
MACHIN.
Kalien gaņian!
PELLO.
Gaizki egiņa
MACHIN.
Izanik
aiņ errez nai balu
On Jose Juan aundiyak
neretzat billatu
lantegi bat, naiz lenaz
daguena bigaldu...
PELLO.
Guazen, bat igo dedin
bestia beeratu.
MACHIN.
Ori da
PELLO.
Irudi bat
MACHIN.
Gizona!
Ia.
PELLO.
Bizitegi au
ondo dakizuna
Maria Orti-k dauka
zeiņ dan alarguna,
eta aurreratuak
nik dedanez aitu,
millaka errialak
izan biar ditu.
MACHIN.
Eta!
PELLO.
Gaur modan daude
prestamenak,
MACHIN.
Baņa-...
PELLO.
Eskatu alargunari
MACHIN.
Ez, ez,
PELLO.
Gozotsua da guztiz,
MACHIN.
Ezetz;-Ez aldakizu
atzo deiturikan,
bere bizitegira
zer pasa zitzaidan.
Machin-esanaz-egin
nai bazenirake
loteriko chartela
artzia mesere:
usatzen detana da
milla eun da bi.
Segiran! esan eta
billa nintzan sarri:
Diru bat eman ziran
ezkutu loriya;
diztiatzen zubena:
guztizko berriya:
arrek jarri ninduben
aguro tentatzen
arrek jarri ninduben
okerka pentsatzen.
Kalian nijuala
pentsetuaz....
PELLO.
Norbait dator
MACHIN.
Ote da.... Jesus! bera
PELLO.
Echandria!
MACHIN.
Echandria!
Zakar dator
PELLO.
Ai! galdubak gera!
|