Ama!
Iraola, Bitoriano
(Azkoiatia-ko euskal-jai-aldietan sarituba)
¡Ama! ¡zer izen atsegiña dan
¡zer samurra ta leguna,
lendabiziko biyotzeraño
eztiro sartzen
¡añ da ederra! aosapaya
berak eztitzen diguna;
aundi chikiyen zoragarriya,
garbiya ta euskalduna,
sea-kachotik jaiki baña len.
denak ikusten deguna.
Ezta mendiyan piztirik sortu;
ezta basuan chorrik,
aur baten gisa duenik maite
beraren ama besterik;
kabi chokuan naiz ondo gorde
beren lumetan bildurik
ezta biziko ¡ai! luzaruan;
ezta biziko umerik,
naiz chio chio gaisuak egiñ
ezbaldin badu amarik.
Ume pocholo musu gorriya
far-irri gozo gozuan,
musu bi edo iru emanaz
amak artzian besuan
ezta atsegiñ samurragorik
sartzen beraren pachuan;
eztu banandu Jaunak zorion.
aundiyagorik munduan
eta eztakit ote dan loraz
apaindutzen dan zeruan.
Eztu kantatzen chanchangorriyak
naiz igo meta burura,
amak aurrari lo lo egiñaz
kantatzen diyon modura;
¡nik eztakit zer Jaungoikozko dan
kantacho atsegiñ ura,
alako legun eta aiñ geldi
igotzen dana zerura,
aingeruchuen lira soñuak
entzuten diran lelura.
¡Ama! esaten dute aurchuak
¡ama diyote larriyak
eta baleki ayek bezela
esango luke choriyak;
esango luke bildoch manchuak;
anchume jostalariyak;
euskerak ditu izen jatorrak
bikañak eta garbiyak
baña eztu bat aiñ egokirik
naiz izan miragarriyak.
Une laztana arkitutzian
estura aundi aundiyan,
egingo luke aitak egingo
ezlukiana agiyan:
negar malkua saltatu arren
ama larriyen begiyan,
laister sartuko litzake sutan
nola itsaso erdiyan,
bere izarra, bere kutuna
andik libratu dediyan.
Ama lajata joaten diranak
buru ariñen moduan,
pasiaz itsas, zabala eta
gertatu beste munduan,
oroituko da bein da bi aldiz
utzi zubenaz orduan;
oroituko da, ez bildur izan
eztaukanian onduan
eta aiñ bakar arkitutzian
¡amak zer baliyo duan!
Baña biltzian damuz betia
bide charretan izanaz,
ta arkitzian ama on aren
asnas gozuak eranaz,
amak besuak zabaldu eta
seme maitia esanaz,
barkatzen diyo, musu eztiyak,
musu laztanak emanaz...
¡ume desleyal itzuli zana
aztubaz alako amaz!
Ume eder bat beltzez jantziya
negar zispirak egiñik
amacho ill da ikusi oida
laguntzen aldamenetik;
arantz beltz arren eritasuna
animaraño sentirik...
¿nola ez ume doakabeak
nola ez izan damurik,
nola tristiak negar ez egiñ
ezbadu beste amarik?
¿Ezta ikusten gudari pizkor
beldur gabe ta trebia,
suautzen kiak nabar beztua
koaje biziz betia?
burni zatiyak zauritu eta
nagi jotzian lur-bia...
nik eztdakit ark esaten duen
¡ezdakit! ¡Jesus neria!...
baña iraulka entzuten zayo
¡ai! ¡nere ama maitia!
Goguan daukat aurra nintzala
amak esaten zirana,
lendabiziko ikasten zala
Jesus onaren izena;
itz gozuayek etziran sartzen
erantzen gisa barrena,
baña sentiyaz alako gauz bat;
sentiyaz poza ta pena
bere izena esaten nuben
Jaungoikoaren urrena.
Nik ere galdu nuben betiko
nere ama ¡baña nola!
bere albuan aiñ amoriyoz
kantu egiten nigola;
erantzi nuben negar malkotan
buruban neukan chapela
ta eman ziyon laztan gozo bat
¡tristia ill da bereala!
¡aiñ zan, estuba! pentsatu nuben
berak sentitu zubela.
Zerubak eman ziyon eskero
bere echia lur-bian,
eztet izan nai adiskiderik;
bizi naiz bakardadian;
egiazki ta fede biziyan
sartu baña len oyian,
gau guziyetan amarentzako
belaun gorriyen gañian,
errezatzen del Aita Guria
Jaungoiakoren aurrian.