Ala da
Iraola, Victoriano
Aditu det eskola
chit ona dezula,
eta maisubak aita
gaur badakizula;
eskribatzen zerala
buru aundikua;
kontubak, ateratzen
berdin gabekua.
Egiyak badirade
ditu danak entzun,
ziñez jakiñ-nai nuke
ateratzen dezun
kontu bat chit erresa:
ara, au da bera,
buruz, klerarik gabe
litekena atera,
eta ez badezu au
kentzen beriala;
esanga; det esanak
gezurrak ditala.
Konparaziyo batez
orri, zuk dituzu;
zazpi duro justubak
zazpi,¿aitu dezu?
Nik eskatzen dizkitzut
zazpiyetatik bi;
¿Zenbat gelditzen dira?
-Len bezela. Zazpi.
-¿Nola, nik-badizkitzut
bi duro, eskatzen?
-¡Zergatik ez dizutan
nik berriz ematen!
|