Zembait neska eta euskara
(?)
-1-
Gure herriko neska batzuek
ez gaitu asko poztutzen
Euskara eta bere arloa
ari zaizkie aztutzen.
Gure bideak lehenaz gaina
ari dirade laztutzen;
aurki da gorputz berotu ordez
ari bagara oztutzen.
-2-
Euskal hizkuntza galtzera doa
erdal kutsua erantsiz;
zein soin da eder bere gaineko
Jantzi apainak erantziz?
baina mutilak, Jaunari esker,
ari dira alderantziz
konturatuta edo ez dakit
hizkuntza honen garrantziz.
-3-
Erderaz mintzo zeratelako
dadukazuten ustia
eta ajole gutxi guria
zapalduta ikustia;
neska maiteok ez al da hobe
joera horri ustia,
bestela zertan jardun gerade,
jardun geraden guztia?
-4-
Gogor xamar ni gaur ari banaiz
jainkoak barka dezala
baina barrengo sentimentua
agertu detan bezala,
gizon bat hilda esaten dugu
hori duk hoi kriminala:
esango nuke espiritua
hiltzen duna gehio dala.
-5-
Eta hizkuntza juzgatutzen dut
Herriko espiritua
bat dala eta bestea dala
dago oso zauritua
beretzat beti bait kaltetan
gure erderaz aritua
baina oraindik bizi da eta
badaduka meritua.
-6-
Kanpo herritik jotzen digula
ondatzen gaitun soiñuak
kontzientziak uxa ditzake
horrelako engaiñuak:
bat da, kanpotik bialtzen digun
erauntsiaren laiñuak,
eta bestea, geu izatea
buru gabeko naiñuak.
-7-
Ez nuke nahi neska guziak
talde honetan biltzerik
baina nabarmen dagoen gauzik
ez dadukak ixiltzerik
gaitzak indardu eta ez dago
jolasean ibiltzerik
nahi ez bada gure hizkuntza
berehalaxe hiltzerik.
-8-
Asko dabiltza gure EUSKARA
ondatutzeko irrikiz
ta beste asko farra eginaz
gure etxeko errukiz.
Gu berriz AMA galtzera goaz
bere zauriak irikiz,
pentsatu gero behin hiltzean
ez daitekela berriz piz.
-9-
Dakiguenok mintzatu eta
ez dakitenak ikasi,
bihar baino gaur lanari heldu
hobe ez al dugu kasi?
beranduegi izan ez dedin
ta gero alferrik hasi
EUSKARA hilda «Gora Euskadi»
zertako egin garrasi?
-10-
Guraso batek esaten zidan
jenioz gora iota,
bere alabak egiten zula
erderaz hain bat saiota
semeak berriz dena euskaraz
hori irteten zaiota
diferentzi hau nola litake
etxe botean jaiota?
-11-
Haundi xamarrak jarriagatik
ez nago bate ikaraz
banun gogoa mintzatutzeko
zenbait neskatxa pikaraz,
gainera nago asperturikan
lotsagabeen bi karaz,
euskalduna naiz esaten dunak
egin dezala EUSKARAZ.
-12-
Hauekin ez da haserretuko
neska fin eta zintzorik,
sedatzen baizik ez da saiako
aipa ditudan gaitz horik
gure artean izan ez dedin
maltzur eta itxixorik
eta sekula galdu ez dedin
asaba zarren mintzorik.
-13-
Hamairu bertso ipini ditut
bat bestearen segiran
badakizute zer gogo eta
asmoekin jarri diran
etsai gehiegi dabiltza eta
Euskalerri honen jiran
ea bertsozko errogatibak
jartzen ditun erretiran.