inprimatu
Hazparne herriari
Izenburua:
Hazparne herriari
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1008.zk.
Orrialdea:
7

Hazparne herriari

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Zendako debru ari zerate pundu berekilan teman?

 Gaurko egunean behar gintuzke puskat goraxau ereman

 Zendako debru balio gabe diren solasak guk erran?

 Hazparne'k merezi duenikan gaur ez baitakogu eman.

 

 2

 

 Bazkal-ondoan gaur izan dira pertsu haitada beroak,

 Eta Hazparne'k argi ditzala oraikoak ta geroak.

 Hazparne galtzen ari zaukula hor mintzo dira eroak,

 ez, ez, Hazparne'k oraino bizi ditu eskualdun erroak.

 

 3

 

 Gure Jainkoak banatzen baitu behar denean grazia,

 eta Hazparne ez du oraino arras debalde utzia.

 Mediku on bat bada ber'ustez haren sendatzen hasia,

 eta mera're bere alde du, etxian dauka farmazia.

 

 4

 

 Mattin, ez laike kantatu behar sekulan besten berririk,

 bertzen bihotzak dauden lekuan uzteko geldi-geldirik.

 Otoi, Hazparne, zuk erradazu ez duzun kusten argirik?

 Baldin Hazparne itzaltzen bada, ez dugu Eskual-Herririk.

 

 5

 

 Ene bihotza agertzen badut ez naizazuela gaitzetsi,

 berroi ta zazpi urte baditut, egi erten behar hasi.

 Orai artean debaldekoa izan da ainitz garrasi,

 gazte maiteak, segi zazue, nehoiz ez zazuela etsi.

 

 6

 

 Zonbaitek berdin erranen dute gu ez garela perestu,

 erabiltzen ditugulakotz hal-hulako zonbait jestu.

 Bainan Hazparne maitagarriak hortan hobenikan eztu,

 idai desberdin izanagatik ibil zaizte eskuz-esku.

 

 7

 

 Gauza hau ikusiko balute gure arbaso lehenek:

 Len etzukean holakorikan, zer debru derasa hunek?

 Beren herria zain dezatela han sortu diren gizonek,

 irririk nehoiz egin ez dezan ifernuan den Satanek.


inprimatu