inprimatu
Haurtxo maitea
Izenburua:
Haurtxo maitea
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1780.zk.
Orrialdea:
4

Haurtxo maitea

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Haurtxo maitea oker zabiltza nahi zinduzket zuzendu

 Hori eskolan agintariak txar izateak egiten du

 Giza gaixoa zure bihotza zertaz nai dute mantendu

 Zure zurea dagon gauza bat nahi dizute ekendu.

 

 2

 

 Agindurikan jarri zaituzte zure ahoa hestera

 Nongo debruak ekarri gaitu holako trantze trixtera

 Erderaz hazi nahi zaituzte alderat utziz euskera

 Bizia bezain sakratua da gure Amaren hizkera.

 

 3

 

 Kolejiorat juan artean euskera hutsez hazia

 Eta hori da etxe horretan egin dizuten guzia

 Bainan haur maite hartu kuraia eta hartu ausartzia

 Beraren gatik egun batez zuk galdu ta ere bizia.


inprimatu