inprimatu
Okendo ilezkorrari
Izenburua:
Okendo ilezkorrari
Sinadura:
Iparragirre Balerdi, Jose Maria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iparragirre, Jose Mari

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
99

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Okendo ilezkorrari

 

Iparraguirre, Jose Mª

 

 Zeruetan jarri albanezake

 Gaur Okendoren izena,

 Biotz guztitik jasoko nuke

 Alderakedan geiena;

 ¡Baña zer lana su neretzako!

 Ezageraz naiz laburra...

 Bear bezela ondo neurtzeko

 Bere kondaira ederra.

 

 Ogei ta zazpi urte zituala

 Zan Gipuzkoatar azkarra,

 Etsaiak larri artean zituana

 Eman ezkero aupada.

 Betiko ondra Españarena,

 Ichasoetan bakarra

 Eta munduan bere aomena

 Odoiaz goiti dagoana.

 

 ¿Zenbat ibilli eta jazarra

 Cadiz-en eta Lisboa-n?

 ¿Errendituak zenbat gudari

 Antonio-ren menpean?

 Asko alditan Olandesakin

 Eta mairuen artean,

 ¡Beldurra zer zan iñork ez jakin

 Okendotarren biotzean!

 

 Kantauriako ontzi guztien

 Agintari zan Okendo

 Ibiltzen zana ichasoetan

 Aizea bezin agudo;

 Ala juantzan Brasil-aldera

 Donarioz ta garboso,

 Esanez "goazen, etsaien billa,

 Diran lekuan eraso."

 

 "Ara nun dauden, esaten zuan,

 "Eman deiogun arpegi...

 "Gogor!... bakoitza bere lekuan,

 "Su! au!... ill arte ez etsi!

 "Ez orain dikan, ez du etsaiak

 "Nere bizkarrik ikusi,

 "Agertuko da jazar ondoren

 Emen zein geran nagusi."

 

 Asi ziraden sutan bertatik.

 Eta Anspater aundiak.

 Eraso zion gogor albotik...

 ¡Orduan ziran larriak!...

 Baña Okendo beti azkarrak

 Oso suturik begiak

 An ekin zion; su eta garraz

 Zati egiñez ontziak.

 

 Olandesak an, estu artuak,

 ¡Larritasunak fin ziran...!

 Geienak chestu, erre ta ito

 ¡Ichasoaren erdian!

 Ontziak ere su artu zuten

 Ondatutzeko zorian,

 ¡Okendo bera zan errukitzen

 Nai bagetasun aundian!

 

 Ala dakite gizon biotz dunak

 Errendituari barkatzen,

 Egin au bera, bai, Euskaldunak,

 Gudarik bada izaten:

 Izan gaitezen denok anaiak

 Eta alkartu gaitezen,

 ¡Oh! ez ibilli, Euskal leialak,

 Lurrak odolez estaltzen.

 

 Izanagatik garailaria

 Arrotasunik ez zuan,

 Ala zan gure gizon aundia

 Jazar lekuan berean.

 Burua zutik, begiak argi,

 Eta ezpata eskuan,

 Ematen zuan beti arpegi

 Argidotarren moduan.

 

 Fededun ona, beti izana,

 Eta gudari aundia;

 Jainkoak deitu zuan beregana

 Gizon ilezkor argia.

 Alabatua bere izena

 Gaur zeruetan jarria,

 Bere gloriaz betezuana

 Betiko Euskal-Erria.

 


inprimatu