Gitarra joilea
Iparragirre
1
Gitarra txartxo bat det nik nere laguna,
Orrela ibiltzen da artista Euskalduna;
Egun batian pobre, bestietan jauna.
Kantatzen pasatzen det nik beti eguna.
2
Naiz dala Italia, orobat Frantzia,
Bietan billatu det milla malizia;
Korritzen badet ere nik mundu guzia,
Maitatutzen det beti Euskaldun erria.
3
Jaunak ematen badit neri osasuna,
Oraindik izango det andregai bat ona;
Nai badet frantzesa interesa duna,
Baņan nik naiago det utsik euskalduna.
4
Adios Euskal-erria, ez baņan betiko,
Bost-sei urte ontan ez det ikusiko!
Jaunari eskatzen diot grazia emateko
Lur maite ontan bizia uzteko.