inprimatu
Gernikako Arbola
Izenburua:
Gernikako Arbola
Sinadura:
Iparragirre Balerdi, Jose Maria
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Iparragirre, Jose Mari

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
184.zk.
Orrialdea:
4

Gernikako arbola

 

Iparraguirre, José-Mari

 

 1

 

 Gernikako arbola da bedeinkatuba,

 Euskaldunen artean guztiz maitatuba.

 Eman ta zabal-zazu munduban frutuba;

 Adoratzen zaitugu arbola sainduba!

 

 II

 

 Mil'urte inguru da esaten dutela

 Jainkoak jarri zubela Gernikan arbola

 Zaude bada zutikan, orain da denbora!

 Eroritzen bazera, arras galdu gera!

 

 III

 

 Etzera eroriko, arbola maitia,

 Baldin portatzen bada Bizkaiko juntuba.

 Aur ok artuko degu zurekin partia,

 Pakian bizi dedin euskaldun jendia.

 

 IV

 

 Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko,

 Jarri gaitezen denak laster belauniko:

 Eta biotzetikan eskatuez gero,

 Arbola biziko da orain eta gero.

 

 V

 

 Arbola botatzia dutela pentsatu,

 Euskalerri guztian denak badakigu

 Ea bada, jendia, denbora orain degu

 Hori gabetanikan iruki biazu!

 

 VI

 

 Beti egongo zera uda berrikoa,

 Lore aintzinetako mantcha gabekoa:

 Erruki zaitez bada, bihotz gurekoa!

 Denbora galdu gabe emanik frutuba.

 

 VII

 

 Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko

 Eta biotzetikan Jaunari eskatzeko:

 Gerlarik nai ez degu: pakia betiko,

 Gure lege zuzenak Ama maitatzeko.

 

 VIII

 

 Erregetu diogun Jaungoiko Jaunari

 Pakia emateko orain eta bethi:

 Bai eta indarra're zedarren lurrari,

 Eta bendizio Euskal-erriari.

 

 IX

 

 Orain kanta ditzagun lau bat bertso berri,

 Gure Probintziaren alabantzagarri:

 Alabak esaten du, su-garrez beterik,

 «Nere biotzekoa eutziko diat nik!»

 

 X

 

 Gipuzkoa urrena arras senditurik,

 Asi da deadarrez ama Gernikari:

 Erori ez zaitezen, arrimatu neri:

 Zure sendagarria emen nukezu ni.»

 

 XI

 

 - Ostoa berdin eta zoinak ere fresko.

 Nere seme maiteak, ez naiz eroriko.

 Beartzen banaiz ere, egon beti pronto:

 Ni ganikan etsaiak itzur-erazteko.

 

 XII

 

 Guztiz maitagarria eta ustargina,

 Begiratu gaitzazu, zeruko Erregina!

 Gerlarik gabetanik bizi al bagina!

 Oraindano izan degu guretzako aina...

 


inprimatu