Gonzaga-ko Luis zoria-aundikoari bere eriotzeko iru-garren eun-aldian
Iņarra, Migel Antonio
ŋZer da, ezkillak dinbilin-danba mundu guztitik
Orren gogorki soņu ozena jotzen aitzeko?
Gelditu bage, bizi dedilla, zeri diote?
Zer gertatzen da igande-egun au onla jaitzeko?
Zeri dijoaz su-zirrizta oik tipi-ta-tapa
Belarri danak ia gortuan odei aldera?
Erregeren bat jaio da ala apaindutzeko
Eleiz, kaleak onen ederki era berera?
Lurraren gaņa dardara zuen Alejandro-ren
Ezur austuak arkitu doia ala lurpean?...
Zertara doia Erroma-aldera jende guztia
Ezpada ageri aundizko gauzik ezer ere an?
Zinta urdin-dun, mutili-gaztea, esan zadazu,
Zure arontza zuaz noski ta esan ŋzer dute
Jendea oiek orlako biska ara juateko,
Nik ikus ezin dedan gauzen bat ote aldute?
Jaio da?... dator?... etorri... al da? buru-zairen bat,
Erregeren bat, enperadore, mundu-burua,
Milla gerratan irabazi ta bazter danetan
Dakarrelarik arri-piņezko buru-korua?
Azaldu dake mundu berrien billatzallerik?
Salomon baņo dirutsuago dedikenen bat,
Jakindurizko argi-jasetan, eragiņ eta
Goibeldurika daukazkiena eguzki zeinbat?
Zerengatika dago alaia zeru urditia?
Zerengatika eguzki jauna pozez pozkiro?
Zerengatika dabiltz izarrak gir-gir eginaz:
Dijoa illargi dagon-iruņa orren estiro?
Mutill-gaztea, esan zadazu, esan zadazu,
Iduki bage zelantz onetan, arriturika:
Mundu juztitik: dakust jendia nola datorren
Zuri'ta beltzak, gorrantz ta aranak... nondiknaitika.
Arritutzen da, jende aundia datorrelako?
Bada oraindik ez du ikusi, jauna, guztia;
ĄZer esango du, ikusten bada ospatzen dana
Mundu-buruen lekuan, dala, mutill-gaztea!
Mutill-gaztea, egia bada ere jaiotzaz
Diruduntsua, errege-tarra, aundi-jatorra;
Danak otzi ta Jesus-tarcho-bat egiņ izanik
Santu ill zana, gizon aundia, orra zein, orra.
Mutill gaztea, aberats zana, biar egiila,
Jesus-tarretan umilltasuna geiagotzeko;
Gazteriz illa, berria zela, denborarika
Mundua... rentzat artu bagerik ezertarako
Choko-chokoan, santucho ill zan, uste bagerik,
Santu nola ez, munduarentzar bizi ezpazen,
Orregatikan urte guchian, laster aundia
Zeru-bidean azkarra onek, chit egin zuen.
Arrazoi zuen, etzala agiri, ezercho ere,
Arrazoi zuen, nori gogora biar zitzaigun
Jesus-tar chiki baten obira etorritzea
Muanduko jende aundi artetik onenbest lagun?
Bedeinkatua izan dedilla; Jaungoiko Jauna
Gauza chikiak aundi egiten: bedeinkatua,
Bere maitea ospetsuturik egin du eta
Obi isilla izan dedilla gloriatua.