"Errexil" zenari
Aire, Ferdinand Xalbador
1
Mila bederatzi ehun eta hirur hogoita eta bortza
Aurthen gertatu zaukun malurrak erdiratu daut bihotza
Ene nahia bethe dadien Jaunari diot othoitza
Hortaz penetan dauden guziak pertsutan ditzagun goza.
2
Aire tristean kantatuko dut tristea baitut suyeta,
Heriotzeak egin-arazten dauku zombait gogoeta.
Errexil gure lagun maitea mundu huntarik joan eta
Behin bethikotz ixildu zauku gure errexiñoleta.
3
Azken aldikotz kusi ginuen iragan Salbatoretan,
Eyaralarre herri maitean kantatu ginuen betan.
Ordukotz ere bertzelatua ageri zen koloretan
Bainan nork erran holako gaitzik bazagola haren baitan.
4
Handikoan laster, jakin ginuen zaukan gaitzaren berria
Mundu guzia suntsitzen duen setio lotsagarria,
Horra dembora gutiz sofrituz haust bihurturik larria
Berrogoi eta zazpi urtheko gorputz espantagarria.
5
Etzen bakarrik gorputzez eder, ederra zuen arima,
Lagun gochoa eta leiala etzaiken aski estima.
Guzien kantuz xoratzean harek zuen bere atsegina.
Eskual herriak noiz izanen du beste bat haren berdina?
6
Goizetik arrats berdin han zen bethi kanta eta kanta,
Besteak dudan balimbazauden zer hats emaile xarmanta!
Ez zen osoki trebea bainan perfetik nehor ez baita,
Sekulan ez du nehor sumindu, elhe gaichto bat erran-ta.
7
Munduko gauza segurrena da denak hil behar duguna,
Gizonak hori pentsatu gabe ez beza pasa eguna.
Bainan halera bada gauza bat deitoragarri zaukuna
Bere adinik hoberenean joaiten kustea laguna.
8
Errexilekilako demborak izan zauzkigu laburrak,
Akabo haren pertsuak eta haren behako samurrak!
Eskual herria dolutan dauka zure galtzeko malhurrak,
Laster ordaina eman bezauku estali zaituen lurrak!
9
Zuk ere triste kantatu duzu maite zombaiten joaitea
Eta guk ere egun zuretzat daukagu kantu tristea.
Mundu huntako dembora dugu guk ere laster bethea
Egizu othoi guretzat othoitz, ikusi artio maitea!