Luzean
Elurmendi
Amar joku ta sei zeudenean
Erribera'ren kopeta;
bazirudien bazekarrela
elurrarekin tormenta;
elizaraño sakatzen zuen
zortzi ontzako pillota.
***
Baztandar oyek itzak ederrak,
malmot aundia kolkuan;
aixa irabazi usten zuten-da;
partidu galdutakoan
negarra mardul egiten zuten
Ernanin eliz-onduan.
***
Astigarragan mutil txiki bat
probestuaren semea,
¿non billatzen da errestorako
bera dan bañon obea?
¡Ikaraturik bialdu bai-du
Naparruako jendea!