inprimatu
60 urte
Izenburua:
60 urte
Sinadura:
Inzagarai Goizueta, Pablo Fermin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Inzagarai Goizueta, Pablo Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1750.zk.
Orrialdea:
5

60 urte

 

Inzagarai Goizueta, Pablo Fermin

 

 1

 

 Sortu garela ditu hiru hogoi urte

 Xahartzeko bidean garela ez uste

 Xorte lagunek beti dugu elgar maite

 Gogo eta bihotzak dauzkagula gazte

 Egun bilduak gare gizon-ta emazte.

 

 2

 

 Herrian garen batzu gare solastatu

 Gaurko egun hau nola zitaken moldatu

 Gero lagun guziak tugu gomitatu

 Horiek arrapostu: «heldu gare, heldu

 Hor iragan beharrez oren goxo batzu».

 

 3

 

 Eguna dugu hasten meza bat entzunez

 Guziek elgarrentzat hor otoitz agiriez

 Orroituz gure lagun galdu ditugunez

 Eta ezin etorriz gelditu direnez

 Etxetikan gogoa gurekin dutenez.

 

 4

 

 Egun da Andre dena Maria martxoko

 Lehen zuten behia larrean aseko

 Gu Elizabidean gare gaur bilduko

 Oren goxo horiek dutelarik joko

 Otruntza gozoa baitugu hartuko.

 

 5

 

 Lagon maiteak, orai dezagun kantatu

 Xahartzeko bidea xuxen dugu hartu

 Bide hoitan behar da zintzoki kurritu

 Gore urrats orotan dezagun segitu

 Jaungoikoak erranen dauku noiz gelditu.


inprimatu