inprimatu
Primadera
Izenburua:
Primadera
Sinadura:
Indart, Arnaud
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Indart, Arnaud

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
172.zk.
Orrialdea:
4

Primadera

 

Indart, Arnaud

 

 I

 

 Mendian duelarik elhurrak irauten,

 Zer negu beltza doan, pleinuz gire hasten...

 Primadera nahiak, phazko noiz othe den,

 Aski maiz, gutartean, dugu galdegiten.

 

 II

 

 Primadera jilean, zoin den choragarri!

 Ordukotzat choriak dire kantuz ari,

 Arrapostu emanez batek bertzeari,

 Ikhasten harizanak baitute iduri.

 

 III

 

 Primadera ain-eta, dugu igandetan

 Jende multzo haundi bat kausitzen plazetan,

 Nun gazte lerden batzu, athorra churitan,

 Ikusten baititugu jokatzen pilotan.

 

 IV

 

 Laster artzainak ere, phentzeak utzirik,

 Mendirat badoatzi, hozkariaturik:

 Bezperatik ardiak juarez aphaindurik,

 Goizik phartitzen dira, makilak harturik.

 

 V

 

 Iduzkiak berotzen sendituz geroztik,

 Loreak heldu dira trumilka lur-petik;

 Belharrak ere dauku pusatzen gogotik,

 Udarat hari gira hurbiltzen engoitik!

 

 VI

 

 Bainan laboraria, zimurtuz kopeta,

 Udako lan borthitzer dago pentsaketa.

 Ezin penarik gabe zorionik jasta:

 Lege horri lur huntan eskapurik ez da.

 


inprimatu