inprimatu
Biba xaharrak eta!...
Izenburua:
Biba xaharrak eta!...
Sinadura:
Iholdiar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iholdiar bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1048.zk.
Orrialdea:
5

Biba xaharrak eta!...

 

Iholdiar bat

 

 1

 

 Plazerrez nuke egun, kantuz behar hasi

 Bet-betan sujetño hau, gogorat zaut jautsi

 Partida bat ederra, Iholdin ikusi

 Aipatzea bai horrek segur du merezi

 Bi plekari nahiko bainuzke goretsi.

 

 2

 

 Pesta astearta ta, bazen jende ainitz

 Laduch ta Harambillet, zirelakotz berritz

 Amerikanon kontra, hok jostatu nahiz

 Partida egin dute, ez hargatik irriz

 Ez zuzten etzagutzen, Chutchurru ta Ganich.

 

 3

 

 Aspaldion airatu, hola bi eskualdun

 Eskual-herriko plazak, utzirik alargun

 Geroztik heien famak ez gintuen entzun

 Orai ohartu gira, juanikane urrun

 Eskualdunak pilota duela bere lagun.

 

 4

 

 Chutchurru Irisarrin, Ganich Armendaitzen

 Ez zen bada jendea, zuetaz orroitzen

 Bainan haur batek ama ez baitu ahanzten

 Ukan tuen dohainak, beti tu beiratzen

 Egun daukuzue ba, horitxet frogatzen.

 

 5

 

 Pilotan zuen kustea; izan zait ba eder

 Oi!, zer joko pollita! eskuin eta ezker

 Jaunen jaunak badira, erranik xaharrer

 Atsegin eman duzue, hor ziren guzier,

 Denen partez dautzuet, bihotzez milesker.

 

 6

 

 Zuek eta gu ere, denak omorean

 Hala dago xoria, bere ohantzean

 Gogoa orduan zaut, sortu amentsean

 Begien bixtan zuek, hola ikustean

 Erakaspen bat zeraut, sortu bihotzean.

 

 7

 

 Ez da ba goiti ari, oraiko mundua

 Gazteak ezin segi, zaharren modua

 Hale otoi begira; pilota... kantua!

 Chutchurru ta Ganichek, eman etsenplua

 Izan dadin denenzat, esker onezkua.

 

 8

 

 Ameiketan pilotan, zineztela ari

 Ez zinuten ez bada, salatua guri

 Desafio emanik, bi «handi» hoieri

 Zorionekin denek, iten dugu irri

 Balio zuen segur, soitea mari.

 

 9

 

 Milesker Ameikano, ta ere besteak

 Bai eta ikus arte, ner'adixkideak

 Etsenplua badugu, har beraz xedeak

 lzana-gatik bada, frangotan nekeak

 Entsea zaizte orai, zuek-e gazteak!

 


inprimatu