inprimatu
Epher hegal gabea
Izenburua:
Epher hegal gabea
Sinadura:
Ihiztaria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ihiztaria

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
78.zk.
Orrialdea:
4

Epher hegal gabea

 

Ihiztaria

 

 Choriak eder dora primaderarekin

 Oihanetan josteta beren lagunekin

 Gure ume gazteak handitua berdin

 Hola hola dabiltza beren auzoekin,

 Zer den ederragorik nain nuke, jakin?

 

 Epher pare ttipi bat, gure oihanean,

 Mundurat ethorri zen ohiko urthean,

 Batto hegaldatu zen bere tenorean,

 Bertzea hemen dago triste ohantzean

 Bakharrik ezin aira hegal eskasean.

 

 Bertze orok bezala airean doanak

 Segur izanen ditu bihotzean penak.

 Hainitzez garratzago hola dagoenak,

 Biziaren jasaitera izan ditu lanak,

 Plazer egin lezake urrikaltzen denak.

 

 Ez nakike nun dagon urrikalmendua,

 Gainekoz azpi dabil oraiko mundua,

 Gure hatsa daukagu bethi mendratua,

 Bertzen hobena aldiz maiz emendatua

 Ardura khambio da gurekin saindua.

 

 Ez gaiten hadi izan epherrak iduri,

 Egon gaiten josia orotan elgarri,

 Plazerretan dagonak penetan denari

 Laguntza behar luke ardura ekharri

 Jaunak ere gintuzke hola urrikari.

 


inprimatu