Musde Jean Etchegoren
Idiart, Roger
1
Gainti orotan jentek
hanitx maitatürik,
Bena zahartü gabe
jadanik zentürik,
Orai hor zira Junes,
bürila heltürik;
Izan zite zelian
boztarioz beterik.
2
Liginagan sortürik,
Maulen apez nausi,
Zure dohaiñ güziak
emanik Jesüsi,
Batzarri hun egile
zütügü ikusi:
Hoi zünin etxen eta
elizan ikasi.
3
Agur adixkidia,
Agur bihotzetik!
Zük ere juan behar
lagunen artetik...
Xiberua beitüzü
ikusten zelütik,
Egizü ebil dadin
Jaunaren bidetik!
4
Azken galto hau zuri,
Jesü Krixto jauna:
Langile aphür gira
eta handi lana...
Soizü heben korpitz den
Junes artzaiñ huna;
Deit'ezazü gaztetan
ordaitüko diana.
|