inprimatu
Barkoxe
Izenburua:
Barkoxe
Sinadura:
Idiart, Roger
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idiart, Roger

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1240.zk.
Orrialdea:
4

Barkoxe

 

Idiart, Roger

 

 1

 

 Agur, agur, jente hunak, jin zide saldo handian

 Besta beita Barkoxeko pelota plaza berrian

 Koblakari izan banintz ariko nintzan gustian

 Ahal dena eginen dut ene papera eskian.

 

 2

 

 Nurk erran du Xiberua hiltzeko phüntian zela

 Egün heben ez ditake erran heiñ hortan girela

 Plaza berri hau nahi düt eman etsenplü bezala

 Eztü ez, hullanik ere, Barkoxek jo peko zola.

 

 3

 

 Agurtzen zütüt, Barkoxe, herri zinez üskaldüna

 Eztüzü Etxahun deitzen koblakan ari zaizüna

 Bena egün ene gisa hau da erran gei düdana

 Ez ahatz guretzat dela Bazkoz Aberri-egüna.

 

 4

 

 Eskual-Herrian izan da koblakari txar eta hun

 Lan hortan ezpaniz trebe, ezar nezazie kanpun

 Koblakan ausartatürik aphez «manex» bat Xiberun

 Kasü eztenez jauziren bere tunbatik Etxahun!

 

 5

 

 Khantari saldo ederra biltzen ari zaikü hortxe

 Ahua freskatü ondun beitira hunat heltüxe

 Gaztiak mintza zitaie üskaz bethi haboroxe

 «Etxahun» izenareki khanta zazie Barkoxe.

 

 6

 

 Letera bat ükhen beitüt nustenin hego aldetik

 Etzen ez Franco zaharrak igorria Kastillatik

 Uskaldün elibat zaizkit galthoz ari Nabarratik

 Berhala igor ditzadan zunbait berri Xiberutik.

 

 7

 

 Eta nik ordin holaxe deiet eman arraposti

 Hoi izkibatuz ezpeitüt bate gezürra pentsati

 Aurten Xibero xokuan huna zer zaikün agitü:

 Berriz ere pastualka Barkoxtarrak abiatü.

 

 8

 

 Etxahunen ixtoria hanitxek die ikhusi,

 Barkoxtarrek muntatürik segür ezpeitzen itsusi.

 Aktürrek beren bersetak aisa dütie ikhasi

 Haiñ untsa direnaz gaiñen pastualka berriz hasi.

 

 9

 

 Untsa begira zazie lüzaz kostuma eder hoi

 Hortako gizon kapablez Barkoxek badü bere doi

 Behar-e hor beitüzie errejent Germain Lexardoi

 Eta khantari haitia: berritan züjet Lohidoi.

 

 10

 

 Soberaxe khantatü dit: adixkidik, othoi pharka

 Aphezaren phedikia lüze denin ezin ükha

 Plaza huntan ene gisa iauntsi beitüt koblaka

 Orai hor, putiko gaztik, jokha zite pelotaka.

 

 11

 

 Jente hunak ordü beita etxerat abiatzeko

 Beste bi kobla emanik hortan zütiet ütziko

 Zunbaitek etxen badie lan paketa egiteko

 Nik aldiz eztüt presarik ene ardien jeixteko!

 

 12

 

 Partida ürhentü beita khümit gira elkitzera

 Gustin aide freskareki beste zerbaiten hartzera

 Ni ja banua kanpula üngü baten egitera

 Eta zien osagarrin bi godaleten hüstera!


inprimatu