inprimatu
Izarra
Izenburua:
Izarra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
750.zk.
Orrialdea:
4

Izarra

 

 1

 

 Ene maiteak gaur igorri daut

 Segeretuan mila goraintzi:

 Gorputzez urrun izana gatik,

 Bihotzez dela bethi eneki;

 Laster bisitaz jinen zaitala;

 Bizi nadien alegeraki! (berriz)

 

 2

 

 - Ene maitea, gauzy chume bat

 Nik nahi nuke jakin zu ganik

 Zerk zerauzkan zu hola tristerik,

 Zure so ezti ona galdurik,

 Ala baduzun beldurkunderik,

 Nik maite dudan zutaz bertzerik? (berriz)

 

 3

 

 - Tristerik nago, o bai tristerik,

 Bainan badakit ontsa zergatik:

 Izar eder bat maitatuz geroz

 Oi bihotzaren erdi-erditik,

 hura hardikan jalgiz geroztik,

 ai, ei gaixoa, zer inen dut nik? (berriz)

 

 4

 

 Galdu duzuia zure aldetik

 Izar dixtira pare gaberik?

 Gauaz ez daite izar eskasik

 Ez balinbada biltzen hedoyik;

 Ez izaiteko gero dolurik,

 Bat hauta zazu hekietarik! (berriz)

 

 5

 

 - Ez da zeruan izar bihirik

 Nik maite dudan haren parerik.

 Lurrean sortu izana gatik,

 Distiratzen du nola zerutik:

 Izarņo hori oroz gainetik

 Ez othoi harri maite badut nik. (berriz)


inprimatu