inprimatu
Ixkerraren zamaria
Izenburua:
Ixkerraren zamaria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
788.zk.
Orrialdea:
4

Ixkerraren zamaria

 

 1

 

 Ixkerraren zamaria

 Bilo burdintzen hasia:

 Zanko-besuak gogor eta bizkarrian zauria,

 Bai eta ixtant guziez lurrilat erorlia.

 

 2

 

 Ixkerra, sal zak zaldia,

 Balinbaduk eroslia.

 Horreki oihanialat juaitia, oi, eztuk ez zuhurtzia:

 Belek eta arranuek horreganat die lehia.

 

 3

 

 Ixkerraren zaldi hori

 Establian xarmagarri:

 Nik ja nahiagoa nikek ardura huñez ebili:

 Zaldarez aserik ere batre eztaiteke higi!

 

 4

 

 Ixkerrak beitait prestatu,

 Eni harturik dolutu:

 Belek eta arranuek bidian naie atakatu;

 Jinkuak, daki, nula nizan jaun hetarik eskapatu.

 

 5

 

 Etziok xeha arthorik,

 Ahuan ezpeitu armarik:

 Harentako ezta jiten Espainiatik olorik:

 Ixkerrak, hartuz geroztik eztaki horren berririk.

 

 6

 

 Ixkerra, enaintek trixta,

 Zamaraiak balu bixta:

 Nura nahi junik ere eror eta itzulika!

 Aitzin-gibelez zer kuka! Sal zak fite edo truka!

 

 7

 

 - Eztiat ez nahi saldu,

 Ez da ere trukatu!

 Ene zaldiak behar dik uda borthian pasatu,

 Handik jin datekenian nahi hait untsa trufatu!

 

 8

 

 - Ixkerra, ago ixilik;

 Eztuk, eginen trufarik!

 Zamariak eztik janen udan borthian belharrik:

 Artian eginen die arranuek ase ederrik!

 

 9

 

 Kauter batek Ixkerrari

 Eihera-bortan bost irri:

 Zamariaren haitatzen gaizki ziala ikasi;

 Emaztiari so'gin zerola, hartu zinian hobeki!

 

 10

 

 Ixkerra, othoi, parkatu.

 Etzeitzu behar gaitzitu.

 Erreña dela medio koblatto hoik ukhen tutzu:

 Etxeko berriak oro kanpun salhatzen dereitzu!


inprimatu