inprimatu
Irungo pilota partida
Izenburua:
Irungo pilota partida
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
64 [100].zk.
Orrialdea:
4

Irungo pilota partida

 

 

 Adios Espagnolak baguratza Frantsesak

 Gu berriz ere huna jin gaiztekenak

 Arras satisfaturik hebenko maneraz

 Eta partikularzki plazoko polizaz

 Berriz ere enseia guntaziaz guziak

 Gu berriz jin gireneko karga mando mulak.

 

 Pilota partida bat izan da charmanta

 Choria bezein arin zabilan pilota,

 Gascoinak errelera Auziartek bota

 Aisa irabazi dute Espagonelen kontra.

 

 Probentziarrak ere eztugu mendratzen

 Errespetuz baitira pilotan jokhatzen

 Makhurrik dutenian plazat galdatzen

 Halako jokhairi orok desiratzen

 Bere paso ederrez jendia admiratzen

 Bainak Gascoinak ditu artetik troanpatzen.

 

 Gascoinak errefera Auziartz botari

 Plazer onik egin du hemengo jendiari...

 

 Adios Nafartarrak bai eta probentzi

 Fransesekin pilotan ez daite liberti

 Hirur erreinu huntan Gascoina nagusi

 Oraino holakorik ez dugu ikhusi

 Azken partida hortan guziek sinhetsi

 Hanitz penatu gabe baitu irabazi.

 

 Gaskoinac trompatu itu bigarrez phausuan

 Erbia lo baitzagon uste etzen lekhuan.

 

 Hire mandrunarekin Gascoina emak hor!

 Perkain, Azantzari deus ez diotek zor.

 Sasoinean hintzeno othe zuan nehor

 Hik bezala pilota zezakenik igor?

 

 Hogoi urthez eginik hainbertze partida

 GAscoina hein bat lerden oraino bizi da.

 Oraiko gaztek hura har bezate gida

 Harekin ikhusteko jokoko segida.

 

 Bere trunko lodian hainbertze haragi

 Harritzeko da nola dioz ere mogi;

 Badu oraino franko kosko eta begi

 Damurik gaztetzea ez zaio zilhegi!


inprimatu