inprimatu
Irungo pilota partida
Izenburua:
Irungo pilota partida
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
90.zk.
Orrialdea:
4

Irungo Pilota Partida

 

 

 1

 

 Pilota partida, bat, Irungo herrian,

 Probintziarren eta Frantsesen artean:

 Jaun aphez Baztandar batzeh Frantsesekilan,

 Gidar gobernador, kuraiarekilan,

 Ethorria urrundik, molts onarekilan

 Bitoriaren bilha Gaskoinarekilan.

 

 2

 

 Probintzian jenda estimagarria,

 Gazteria guzia da pilotaria;

 Orai arte bizutent bethi bitoria,

 Azpitik zeraukaten Eskualdun herria;

 Bainan orai Frantses bat, guti iduria,

 Baztandar jaun batekin dute nagusia.

 

 3

 

 Aphezaz bat Gaskoinaz girare mintzatu,

 Orai bertze lagunak nahi'tut aiphatu;

 Hazpandarrak derauka ederki botatu;

 Eta Uztariztarrak guziak charmatu;

 Bastane, ta Fraintzia nire koronatu,

 Eta Probintziarrak trsiterik gelditu.

 

 4

 

 Ez, da posible, jaunak, kasik sinhestea

 Konfidantzia nola zuten ezarria:

 Duroz kargaturikan mende ekarria;

 Garbitu nahi uzten arrain guzia,

 Bainan etcherakoan heien dolorea!...

 Mandoak Irunen galdu kargaren erdia.

 

 5

 

 Probintziarrak dire ongi preparatu,

 Mandoa trebeseko duroz zen kargatu;

 Galtzeaz, duda gabe, ez ziren orhoitu;

 Abiliak dire bainan hek ere trompatu,

 Espagnol moneda da Frantzian frankatu,

 Mandoa etcherakoan kargak ez kolpatu.

 

 6

 

 Probintziarrek zuten prekozionea,

 Berekin ekarria phertsu emailea:

 Berendako zaukaten arras bitoria,

 Urrun zen pentsatzea partida galtzea,

 Kanturik egin bada, ez daite egia,

 Erretzen ahal daite oraiko kopia.

 

 7

 

 Probintzian bazuten pilotara urgulu,

 Bainan  oraiko huntan beharko zapilatu,

 Frantsesa uste gabaz zaie nagusitu

 Zer gisaz behar dure orai kontsolatu?

 Heien fama guzia Laphurdin da sarthu,

 Bi urthetan dolua behar dute hartu.

 

 8

 

 Urgulutan zirela ez dugu dudarik,

 Ez zuten ez pentsatzen partida galtzerik,

 Une zuten Frantzian ez zela gizonik,

 Hein kontra pilotan atherako zenik;

 Jakin bezala orai; Laphurtarren ganik,

 Probintzia ez dela munduan bakarrik.

 

 9

 

 Irunen in derauku urrezko uria,

 Bainan, ez baliatu hanitz Probintzia:

 Frantziazko alderat zuen ichuria,

 Aise doratu dugu Phausuko zubia;

 Aintzindik bantatzea ez da zuhurtzia,

 Jaungoikoak eman daie punizionea.

 

 10

 

 Bitorios balire Irunen gerthatu,

 Usogno bat behar zen airean partitu;

 Frantses kasta guzia zutela garbitu,

 Miseria gorrian ginela gelditu;

 Bainan usoa zaie bidean trompatu,

 Donostia utzirik, Laphurdin da sarthu.

 

 11

 

 Arraio demonio! Kaskoin trunko hori,

 Bizitik bat loretik ederki duk hari!

 Holakorik oraino ez diguk ikusi;

 Horrekin behar diguk pilotan ikusi;

 Frantses pikaro holer ez zaie itsusi,

 Laphurdi Probintzian pilotan nagusi!

 

 12

 

 Adios Probintziatrrak, orai bagoatzi,

 Despendio sariak'tugu irabazi,

 Baldin berriz hartzeko gosturik baduzi,

 Etzaituztegu nahi errenkuran utzi;

 Mando mul'eder hori ongi karga zazi,

 Plazer duzunean gaztia daukuzi...

 

 13

 

 Oraino ez da kontent hanitz Probintzia,

 Ezin pati dezake Irungo galtzea;

 Arrabanjarendako luke gutizia,

 Ez omen da finitu heien funtesia,

 Bainan guk Sarau dugu gure gidaria,

 Ataka dezatela Hauziartz gaztea.


inprimatu