inprimatu
Gure Irratia, Euskal Irratia
Izenburua:
Gure Irratia, Euskal Irratia
Sinadura:
Aire, Daniel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Daniel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2048.zk.
Orrialdea:
8

Gure Irratia, Euskal Irratia

 

Aire, Daniel

 

 1

 

 Euskal Irrati goxoa,

 Kantu hau zuretzat doa,

 Ongi merezitakoa.

 Zenbat lekutan, ez da gaur egun, entzuten zure mintzoa.

 Argituz gure gogoa,

 Alaituz euskal giroa,

 Eta aberri osoa.

 

 2

 

 Iduri itsas xoria,

 Goizean erne hasia,

 Euri edo iguzkia.

 Ezin atzartuz dagonarentzat, zer laguntzaile eztia.

 Zure alegerantzia,

 Ta hizkuntzaren grazia,

 Euskaldunaren bizia.

 

 3

 

 Goizean sustengatzaile,

 Egunaz berri malle,

 Atsean kontsolatzaile.

 Zuk, xoraturik loak artzen tu aberats ala eskale.

 Nagusi eta langile,

 Jakintsun edo ikasle,

 Nor ez da zure entzule.

 

 4

 

 Urteko lau sasoinetan,

 Mendi eta oihanetan,

 Euskadiko hegaletan.

 Zure lekua begira zazu Irratiaren ondetan.

 Bakarrik edo penetan

 Alargun ta ilunbetan

 Kontsola diten benetan.

 

 5

 

 Lapurditik Xuberora,

 Xuberotik Nafarrora,

 Nafarrotik Gipuzkora,

 Oi zer etsenplu miresgarria lau Irratiak baiera

 Anai arreben antzera,

 Ez utzi nahiz galtzera

 Herria eta Euskara.

 

 6

 

 Nola ez dagon oihanik

 Ez mendi eta ibairik.

 Iragaiten ez duzunik

 Zure mintzoa pasatzen baita muga guzien gainetik.

 Ez da behar Euskaldunik

 Amodioa duenik

 Entzuten etzaituenik.


inprimatu