inprimatu
Iru damacho
Izenburua:
Iru damacho
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Zat.?)
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iru damatxo

 

 

 1

 

 Donostiyako iru damatxo

 Errenteriyan dendari

 josten ere badakite baņa

 ardua eraten obeki,

 eta kraskitin kraskitin

 arrosa krabelin

 ardua eraten obeki.

 

 2

 

 Donostiyako Gaztelupeko

 sagarduakin gozua

 antxen eraten asi nitzala

 autsi zizaidan basua,

 eta kraskitin kraskitin

 arrosa krabelin

 basua kristalezkua.

 

 3

 

 Donostiyako neskatxatxuak

 kalera nai dutenian;

 ama, piperrik ez dago eta

 banua salto batian,

 eta kraskitin kraskitin

 arrosa krabelin

 irtetzen dira oriyak.

 

 4

 

 Donostiyako iru damatxo

 irurak gona gorriak

 sartutzen dira tabernara ta

 irtetzen dira ordiyak,

 eta kraskitin kraskitin

 arrosa krabelin,

 irtetzen dira ordiyak.

 

 5

 

 Donostiyako iru damatxo

 Errenteriko kalian

 egunez oso triste ibilli

 baņan dantzatu gabian

 eta kraskitin kraskitin

 arrosa krabelin,

 baņan dantzatu gabian

 

 6

 

 Donostiarrak ekarri dute

 Getariyatik akerra,

 kanpan torrian ipiņi dute,

 Aita santutzat dutela,

 eta kraskitin kraskitin

 arrosa krabelin,

 Aita santutzat dutela.

 

 7

 

 Donostiyako neskatxatxuak

 mandatuen aitzekiyan

 mutill arekin egoten dira

 kalian jolaskariyan,

 eta kraskitin, kraskitin

 arrosa krabelin,

 pozez algara aundiyan.

 

 8

 

 Donostiyako arrantzaliak

 dira txit gizon bapuak

 Gaztelupeko sagarduakin

 egiten ongi traguak,

 eta kraskitin kraskitin

 arrosa krabelin,

 maiz bustirikan abuak

 


inprimatu