Iriyarena
1
Sekulan ezta sartu izandu
donostiarrik zeruban,
nunbait etzuten meriturikan
irabazitzen munduan,
gauxuarentzat Jaungoikoaren
justiziya dan moduan
kondenaturik arkitzen ziran
ayek danak infernuan.
2
Beinbat San Pedro bultzaturikan
zeruetara sartu zan,
ta beriala presa guziyan
jende tartian gordo zan;
San Pedro berriz billa zebillen
nunbait azaltze ote zan,
alegiņ franko egiņagatik
iņundik ageri etzan.
3
Orduan Pedro Jaunarengana
larri juantzan beriala,
eta esan zion donostiarra
zeruetan sartu zala
jende tartian eskutatuta
ezin billatu zubela,
infernurako destinatuba
anima ura zeguela.
4
Jaunak Pedrori modu onetan
eman ziyon errespuesta:
-Donostiarra izan ezkero
billatzen txit gaitza ezta,
Iriyarena danboliņakiņ
jotzen astia da basta,
pozik saltoka egingo diyo
zeruan dalako festa.
5
Iriyarena danboliņakiņ
jotzen ziranian asi,
donostiarra danen artian
saltoka zuten ikusi;
San Pedro berriz arren ondoren
egin baņo len igesi
arrapatuta zeruetatik
infernura zuten jatxi.
6
Berialaxe an sartu zuten
bere lagunen ondoan,
Donostiako kontu guztiyak
gogoratutzen orduan,
demoniyuak ikusirikan
pozturik galdetu zan
Aber benetan oteziraden
karnabalak infernuan.
7
Geroztik beti an arkitzenda
infernuban penatzen,
bere zeruko pasadizua
erritarrari kontatzen,
alaxen diyo: -Berriro banitz
ni berriz orla gertatzen
Iriyarena juagatikan
enaiz asiko saltatzen.
8
Deabru ayek bere kontura
donostiarra arturik
zulo batera an bota zuten
kate gogorrez loturik,
toki artako berotasunez
biziro egarriturik,
galdetu zuan:-ŋEz alda emen
iņun sagardoterik?
9
Orain asitzen diralako
Donostiyako erriya
demoniyuak omen daukate
berebiziko larria
bildurturikan lengoko zarra
eztala naiko aundiya
ta egitea pentsatu dute
beste infernua berriya.
10
Baldin geyegi itzegiņ badit,
jaunak ez arritu,
utz egiņikan baldin badago,
biar nazute barkatu,
donostiarra gaizki nai eta
ez dizut bertsuak sortu,
baizik oyekin karnabaletan
broma naigendu pasatu.