inprimatu
Iriarte-Berjinanto-ren ehorzketako mezan kantatuak
Izenburua:
Iriarte-Berjinanto-ren ehorzketako mezan kantatuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1906.zk.
Orrialdea:
8

Iriarte-Berjinanto-ren ehorzketako mezan kantatuak

 

 LAKA

 

 Herri batean zoin lazgarri den galtzea maitatzen dena

 Baman herriko ixtorioan bizi da zure izena.

 Gure hizkuntza eta kantua ziren maite zintuenak;

 Pertsutarako aita zintudan, hortaz dut orroitzapena;

 Zeruko Jauna, geriza zazu zure ganat datorrena.

 

 XANPUN

 

 Maite zuen aire bat hemen erabiliz

 Kantuz hasterat noa xedeak eskainiz;

 Trixteago gintazke hor akabo balitz;

 Zeruan piztua haiz lur huntan itzaliz;

 Beraz ez adiorik, ikus arte Felitz.

 

 EZPONDA

 

 Jainkoaren legeak hain dirade zuzen;

 Berak igortzen gaitu eta berak kentzen;

 Bide hortarik ez da nehor eskapatzen;

 Gaurko egun haundia Felitzendako zen;

 Gurea datorrela orroitu gaitezen.

 

 LAZKANO

 

 Gu negarrezko ibar honetan nola geraden arrotzak,

 Gizakiaren pausoak dira guziz labur edo motzak..

 Une batean indartsu gera, ixtanterako hil hotzak.

 Bainan Felitzen hillet honetan jaso ditzagun bihotzak,

 Gizon haundi batez baitu hiltzen gorputzaren heriotzak.

 

 Sebastian LIZASO

 

 Bizi ginela lagun giņanak lagun heriotz orduan,

 Hargatik Felitz azken agurra hemen guzion onduan;

 Denek dakigu Jaunak berekin nolatan ereman duan;

 Naiz eta bertsolari lagun bat guttio degun munduan,

 Izar berri bat aldi berean piztu da orai zeruan.

 

 ALKHAT

 

 Xalbador, Matin, Ximun, Errexil ta Ainiart joanak harat

 Uztapide ta Arozamena, Etxahun ta bertze hanbat;

 Atzo Enbeita, gaur aldiz Felitz doa lagunen arterat;

 Bere boneta eskutan hartuz omorea kantatzerat,

 Elgarretara bilzkizu Jauna, egin dezaten besta bat.

 

 ARROSAGARAI

 

 Gizon zuzena eta gozoa izan ondoan munduan,

 Hanbat goizegi gure artetik Felitz baitzerauku joan;

 Eue nahia laike gaur Felitz aurki gaitezen zeruan,

 Bake gozozko bertsu kantari Jainkoaren inguruan.

 

 GARMENDIA

 

 Oi IRIARTE, bukatu dira zure pen ta naigabeak,

 Bere ondoan hartuko zinun zeru ta lurren jabeak;

 Zuretzat dira gure otoitzak, zuretzat gure loreak;

 Zure bertsoak kanta bitzate zeruko aingeru taldeak.


inprimatu