inprimatu
Iņork jakin nai badu zartzaren berria...
Izenburua:
Iņork jakin nai badu zartzaren berria...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
53.zk.
Orrialdea:
322-323

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Iņork jakin nai badu zartzaren berria...

 

 

 1

 

 Iņork jakin nai badu

 Zartzaren berria,

 Oraintxe nua artzen

 Bateren neurria,

 Ara zer estadutan

 Nagoen jarria,

 Tamaņa ontaraņo

 Nago etorria,

 Buruaz larria,

 Begiaz gorria,

 Metu zat gerria.

 Aragiz urria,

 Azio guzietan

 Ikusgarria.

 

 2

 

 Paperan jartzen ditut

 Zartu onen seņak,

 Gelditutzeagatik

 Danok jakiņak,

 Oso ajatu dira

 Ditu dan eskiņak,

 Persona gustatzeko

 Ez gaude txukiņak,

 Illeak aide egiņak,

 Bizarrak urdiņes,

 Falta oso agiņak,

 Ortzak ez berdiņak,

 Nigatik libre daude

 Sagar gordiņak.

 

 3

 

 Nere sentidu onak

 Daude desegiņak,

 Betiko etziraden

 Nunbait egiņak,

 Ezurrak gogor eta

 Mamiak biguņak,

 Alkarri ezin pasa

 Dizkiot bi oņak,

 Indar gutxi zaņak

 Egiteko azaņak,

 Ez gaude bikaņak

 ĄAi oyek tamaņak!

 Lanak ematen dizkit

 jaiki eziņak.

 

 4

 

 Buruan pisu daukat,

 Ankak ez ariņak,

 Badauzkat alderoak

 Zer eragiņak,

 Asko nekatutzen nau

 Ibilli eziņak

 Bidea ezpaditut

 Zelai ta berdiņak,

 Pauso utsegiņak,

 Eztira atsegiņak,

 Bentzutzen nau griņak,

 Deseoes fiņak,

 Baņan eztu balio

 Nere alegiņak.

 

 5

 

 Eskarmentua frankes

 Orain ditut artu,

 Ezagueran ortikan

 Nai badet sartu,

 Galtzen ari naizena

 Nerau naiz oartu,

 Orra bigarren aldiz

 Ni ume biurtu,

 Mami danak urtu,

 Azala zimurtu,

 Aizea samurtu,

 Oso naiz bildurtu,

 Gauzak ikusitzeko

 Gerade zartu.

 

 6

 

 Naturalezak baja

 Ta tatxak agertu,

 Bildur naiz ill bearra

 Ote dan gertu,

 Preziso noiz ta nola

 Ez nezake neurtu,

 Lan bide egokiak

 Orain zaizkit sortu,

 Belarriak gortu,

 Ta bista laburtu,

 Bizkarra makurtu;

 Gerriak okertu;

 Ala ere munduan

 Ez naiz aspertu.

 

 7

 

 Sentidu ta alberdi

 Danak zaizkit txartu

 Bajezan iņor ere

 Ni ezin partu;

 Nere mugimentuak

 Ez dira azkartu,

 Senarra nai duana

 Ez nizaz beartu;

 Ez gera edertu;

 Azala sakartu:

 Ezurrak gogortu;

 Junturak legortu

 Deseo nuke baņa

 Ezin bizkortu.

 

 8

 

 Nere bizi modua

 Txit da aldrebestu.

 Iņork onelakorik

 Ikusi eztu;

 Asko farrez daude ta

 Ni sobra naiz eztu.

 Pesadunbreak zaizkit

 Biotzean piztu;

 Memoria nastu;

 Kontu zarrak aztu

 Odolak txit oztu;

 Pauso ere moztu,

 Iya ez dadukagu

 Zerekin poztu.

 

 9

 

 Zertan egin bear du

 Gizonak errenka,

 Abillidaderikan

 Ezpadaduka;

 Besteren kontra ez naiz

 Ni desafioka

 Nere buruarekin

 Oi nabill burruka,

 Bi oņen errenka,

 Ai aulak lan dauka

 Trinki eta tranka,

 Orrek galzen nauka,

 Preziso bear det

 Irugarren anka.

 

 10

 

 Eskiņa guzietan

 Artu det bajeza,

 Au da pesadunbrea

 Eta tristeza;

 Penatikan geyena

 Indarrikan eza,

 Edozeņek nigana

 Begiratu beza;

 Sudurra zorrotza:

 Iya jo du okotza;

 Barrunbea otza;

 Alibie motza;

 Ezta txit alegre

 Nere biotza.

 

 11

 

 Abiatutzen banaiz

 Ara edo onuntza.

 Preziso bearrean

 Nago laguntza;

 Beste gaņerakoan

 Nerau ez naiz gauza

 Bakarrik fiatzeke

 Ez nage kapaza;

 Au da konfiantza

 edes segurantza,

 Pauso edo balanza,

 Ordain anza,

 Geroago ta txarrago

 Det esperanza.

 

 12

 

 Txit desfiguratua da

 Nere semejanza,

 Ez nago ezagutzen

 Ere erraza,

 Urtetikan urtera

 Bajatzen mudanza,

 Tenblekea dadukat

 Au da aitzen gauza,

 Badadukat traza,

 Barrunbeko poza,

 Soņu gabe danza,

 Au alegeranza,

 Nere gorputzak badu

 Bost alabantza.

 

 13

 

 Zarraren enpatxua

 Sendatutzen gaitza,

 Ni ondo probatzen det

 orretan naiz ta,

 Aulari matxura asko

 Azaldutzen zaizka,

 Ezin erremeditu

 Ajearen kasta,

 Au genduke festa;

 Zutitu ere ozta,

 Indarrikan ezta,

 Mugitzea kosta,

 Onetara ezkero

 Gizona mozta.

 

 14

 

 Tatxak esplikatutzen

 Ezin naiz isildu,

 Erretiroan nola

 Naizen umildu,

 Ura errekan bezela

 Beraņo amildu,

 Betire egon lekura

 Ia gera bildu,

 Itxurak azaldu,

 Taxi gera makaldu,

 Ontaraņo auldu,

 Korputz dana galdu,

 Obego baten truke

 Nik eziņ saldu.

 

 15

 

 Eskarmentu askozaz

 Nai asko jakindu,

 Bestela zartu eta

 Eziņ egindu,

 Sasoi esna nigandik

 Txit igas egindu,

 ĄAi nagusi on batek

 Artuko banindu!

 Kardabak arindu,

 Lanik ez agindu,

 Sabela berdindu,

 Sosņeak txukindu,

 Konponduko giņake

 Oyer bagendu.

 

 16

 

 Aterako banaiz ni

 Batere, arrazoiz,

 Oyera etzitea

 Komeni zaiz goiz,

 Jeiki berriz neronek

 Asmatuko det noiz,

 Alimentua fiņa

 Beat zenbait sasoiz,

 Tragotxoak iņoiz,

 Flakatutzen banaiz,

 Jan otordua maiz.

 Gorputzak eztu gaiz;

 Zerbait orrelaxe

 Konponduko naiz.

 

 17

 

 Egunikan onenak

 Noski juan zaizkigu

 Sasoyan ezin egon

 Beti gazte gu,

 Jaungoikuak bizirik

 Utzitzen badigu,

 Ez dages dudarikan

 Zarza datorkigu,

 Seguru dakigu,

 Faltatzen eztigu,

 Andik datorkigu

 Ainbeste kastigu;

 Orra esperienziak

 obran testigu.

 


inprimatu