Inchauspeko alaba
1
Inchauspeko alaba dendaria,
Goizian goiz jostera joailia:
Nigarretan pasatzen du bidia
Aprendiza kontsolatzailia.
2
Zeruan den izarrik ederrena
Jin balekit argi egitera,
Joan naiteke maitiaren ikhustera
Ene penen hari erraitera.
3
Mundu huntan penarik gabetarik
Bizitzeko nik ez dut perilik:
Maithatu dut ukhanen ez dudana,
Horrek beitiet bihotzian pena.
4
Maite duzu ukhanen ez duzuna,
Horrek deitzu bihotzian pena:
Maith'ezazu ukhan diokezuna
Joanen zaitzu zure bihotz-mina.
5
Mertchikaren floriaren ederra!
Barnian dizu hechurra gogorra;
Gaztia niz bai eta loriosa;
Eztut galtzen zure esperantza.
6
Zu eta ni biak ginaudenian
Akort ginen hitz batik barnian;
Eta orai denbora jin denian
Zu etzaude zure erranian.
7
Adios beraz, ene maitia, adios:
Adios deitzut orai sekulakotz;
Ezkunt zite plazer duzunareki,
Eta beira en arrakuntruti.
8
Zer izain da zure arrakuntria?
Zer ahal da zur'egin ahala?
Zerbait kasu nitan gertatzen bada,
Sujet berri bat zutan izanen da.