inprimatu
Inchauspeko alaba
Izenburua:
Inchauspeko alaba
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
349.zk.
Orrialdea:
3

Inchauspeko alaba

 

 1

 

 Inchauspeko alaba dendaria,

 Goizian goizik jostera joaillia

 Nigarretan pasatzen du bidia,

 Aprendiza kontsolatzailia.

 

 2

 

 Zelaian den izarrik ederrena

 Jin balekit argi egitera,

 Juan naiteke maitiaren ikustera

 Ene phenen hari erraitera.

 

 3

 

 Mundu huntan phenarik gabetarik

 Bizitzeko nik eztut perilik;

 Maithatu dut ukhanen eztudana,

 Horrel beiteret bihotzian phena.

 

 4

 

 Maithatu duzia ukhanen eztuzuna,

 Horrek dereizia bihotzian pena?

 Maith'ezazu ukhan diokezuna

 Eta juanen da zure bihotz mina.

 

 5

 

 Mertchikaren floriaren ederra!

 Barnian dizu hechurra gogorra;

 Gaztia niz, bai eta loriusa,

 Eztut galtzen zure esperantcha.

 

 6

 

 Adios beraz, ene maitia, adios!

 Adios dereizut orai sekulakotz;

 Ezkunt zite plazer duzunareki,

 Eta begira ene arrakuntruti!

 

 7

 

 Zer izanen da zure arrakuntria?

 Zer ahal da zure egin ahala?

 Zerbait khasu nitan gerthatzen bada

 Sujet berri bat zutan izanen da.


inprimatu