inprimatu
Illunabarra
Izenburua:
Illunabarra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
( Ik. Artola, Ramon
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Illunabarra

 

 

 1

 

 Eguzkiya asten da

 jetxitzen jetxitzen

 dizdizera ederra

 zaiola gutxitzen

 diamantezko printzak

 zaizkanean galtzen

 urrezko bola batek

 itxura da jartzen

 eta geldi-geldi da

 itxaspera sartzen.

 

 2

 

 Jiratzen dan denboran

 itxaspe aundira

 paletako kolore

 guztiak an dira,

 ain pintura pollitak

 goyen jartzen dira,

 ustetzen da zeruba

 auspez dala jira

 ezin asper liteke

 berari begira.

 

 3

 

 Zarri beltzez jantzirik

 zabalde guzia

 txori txikiyen kantik

 ez da aitzen iya

 izarrez apaintzen da

 zerupe garbiya

 eta baster denari

 emanaz argiya

 azaltzen da goi farol

 eder illargia.

 


inprimatu