inprimatu
Ill nai eta eziñ ill
Izenburua:
Ill nai eta eziñ ill
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ill nai eta eziñ ill

 

 

 1

 

 Milla ta zortzireun da

 zortzigarren urtian, 

 Apirillako illaren

 ogeigarrenian.

 bertso bi paratzeko

 beta dedanian,

 alegiña egingo det,

 gaurko egunian,

 señale da nere ustez

 oraingo legian.

 

 2

 

 Biyotza daukat triste

 alegratu ezin det,

 motibua zer dedan

 deklaratu nai det.

 Kautibaturik nauka

 dama polit batek

 ni atormentatzen nau

 krueldade onek,

 berak ez du kulparik

 esango det zeñek.

 

 3

 

 Iru urte dirade

 sentitatzen dedala,

 eta ezda ogei egun

 deklaratu naizala,

 erantzun ziran bada

 bear zan bezala,

 neria izango zala

 nai banuan ala,

 egiyaz esan ziran

 maite ninduala.

 

 4

 

 Gurasuak nai ezarren

 guk biyok nai badegu,

 pena orren infernua

 logratuko degu.

 Zenbait gau tristetan

 naiz ni desbelatu,

 uniyo ditxoso au

 dutelako galdu,

 alperrik zure aitak

 ezetz esango du.

 

 5

 

 Lenago joten nintzan

 etxe orretara

 nere begiyak zutaz

 konsolatutzera.

 Etxekuak etzekiten

 begi aben sarrera,

 bakarrik nere jornada

 zala zu ikustera,

 ¡ai! Jesus etorri da

 guziyok galtzera.

 

 6

 

 Amoriyua zerdan

 jakiñ nai duana,

 emen paratuko diyot

 pintura bat ona.

 lenago joko dute

 zeru goyak lurra,

 eta eroriko da

 norteko izarra,

 itzaliko dan baña

 daukadan su garra.

 

 7

 

 Ill nai ta eziñ ill

 agoni tristia,

 zu zerala motibo

 urriki mitia.

 ¿Nola izan laiteke

 zuk kulpa izatia?

 fina izan zerade

 munduko legia,

 fortuna gabe jayo

 ziran mirabia.

 

 8

 

 Enkargatzen zaitu ni:

 illtzen naizaneko,

 nere biyotz gajua

 erresjitratzeko;

 an billatuko dituzu

 zortzibat letratxo,

 orduan zera fiñez

 desengañatuko

 ez dirazu geiago

 falsua deituko.

 

 9

 

 Nere entierrora

 biardezu etorri,

 enterratu ta gero

 luto beltzez jantzi,

 kalian publikatu

 mundu guziyari,

 alargundu zerala

 esan lagunari,

 asko nai zeniyola

 difuntotxuari.

 

 10

 

 Enkargatutzen zaitut

 ill da gero ere,

 arren leyaltadia

 bear dirazu gorde.

 Egon alba zintezke

 dibertitu gabe

 ez begira gizonai

 urrutira ere,

 adios ene maitia

 ondo bizi zaite.

 


inprimatu