inprimatu
Ihizi-solas
Izenburua:
Ihizi-solas
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1163.zk.
Orrialdea:
4

Ihizi-solas

 

 1

 

 Hegoa urrietan, urtzoak harrotuz

 Burrunban badabila ostoak zafratuz

 Ihiztariak aldiz begiak luzatuz

 Tira-bidetik urrun hek ezin kausituz.

 

 2

 

 Bas ihizia frango dabil bortuetan

 Xumeagoak aldiz ditut gogoetan

 Bekaturik ez dela daukat gauza hortan

 Karga guti dabilat beti alportxetan!

 

 3

 

 Ihiziko badaukat gaitzeko dohaina

 Ast'artean xoxoarentzat hil dut garratoina!

 Ez niro ez utziren salbu-ta... lehoina

 Ez ust'izan naizela hain eskalapoina.

 

 4

 

 Urtzotan nintzelarik - hau da bada xantza!

 Brast! hor ateratzen zaut basurde bat gaitza

 Plomu xehez bainuen nik nere kartoxa

 Doi-doia egin diot bizkarrean hatza.

 

 5

 

 Tiroa eman-eta ene zorigaitza!

 Bufaka partitzen zaut hor ene aketza

 Haren lasterkatzeko laburra dut hatsa

 Biltzeko hobe nuzken bi arto burutxa.

 

 6

 

 Basa lapinez dugu hemen fornimenta

 Xakur bat baderaukat horientzat hauta

 Behin lapin txar bat dut seko tiroz bota...

 ...Gauaz lapintegitik eskapatu-eta...

 

 7

 

 Ez naiz beheretarrak bezala ibiltzen

 Ikusi guziari zanpaka tiratzen

 Ez naiz ni beti ari aziaren kentzen

 Hortako Ian gutti dut ene hilen biltzen.

 

 8

 

 Ihizin nintzelarik erdi irri-solas

 Bertsu hok eman ditut hemen nahas-mahas

 Gaztetan balinbada eskasik jakintzaz

 Ongi balia diten zaharren eskolaz.


inprimatu