inprimatu
Igande arats batez
Izenburua:
Igande arats batez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
607.zk.
Orrialdea:
4

Igande arats batez

 

 1

 

 Igande arats batez izar bat ederrik

 Jalgitzen zen zerutik ilhunduz geroztik,

 Distiratzen baitzuen ororez gainetik.

 Haren klaritateak etzuken parerik...

 Mudatu ez balitz (berriz)

 

 2

 

 Munduan naizela ni badu zonbait urthe:

 Holako izarrikan ez dut ikus uste:

 Iduzkiaren pian kausi ez laiteke.

 Sartu zait bihotzean,jalgitzea nekhe:

 Hainitz nuen maite (berriz).

 

 3

 

 Amodiotan denak beti baltu penak,

 Ezin erran dezake jasan eztuenak:

 Tristezian pasatzen gau eta egunak,

 Kondenatzen tuela jo arau orenak...

 Zenbat diren joanak! (berriz)

 

 4

 

 Lo eskasak suntsitzen laneko gogoa;

 Lan artetikan ere banabil galdua.

 Bihotzaren erdian, oi bihotz gaichoa,

 Norbaiten arpegia daukat lantatua,

 Ezin kasatua! (berriz)

 

 5

 

 Zu ikusi beharrez jiten nintzenean,

 Zu bethi tristezian, bertzerik gogoan!

 Eta ni zenbat aldiz nigarra begian!

 Ganbiatu zinela bethi beldurrean.

 Zutaz orhoitzean! (berriz)

 

 6

 

 Bihotzak ez zerautan duda hoi onhartzen,

 Gogotik kasatzera gogor ari nintzen.

 Bertzeak ere berme nituen galdatzen:

 Batek zure fedea zautan segurtatzen,

 Bertzek gezurtatzen. (berriz)

 

 7

 

 Hauiek hoinbertze aldiz errepikaturik

 Nitaz bazinuela zuk bertze maiterik,

 Ez nituen sinesten, zutan fidaturik...

 Orai jenden erranak ezin ukaturik,

 Huna ni trichterik! (berriz)

 

 8

 

 Osagarri bat ona desir derautzut nik,

 Bihotzaren erditik, maitea, gogotik!

 Gogoa satifa zazu, denbora delarik;

 Nihorentzat munduan ez da probetchurik

 Atsotuz geroztik (berriz).

 

 9

 

 Ihiztari abila, habil ihizian,

 Chakurrak aintzinean mendi hegalean...

 Kasu emak hargatik engana bidean;

 Bertzeak ere nunbait erne badituk han,

 Zerbaiten ondoan... (berriz)

 

 10

 

 Bertsu berri hauk ditut kopian ezarri,

 Adios erraiteko ene maiteari.

 Mila urthe munduan bizi banindadi,

 Sekulan ez lakio ahantz pena hori

 Ene bihotzari! (berriz)

 


inprimatu