inprimatu
Fededuna kantari
Izenburua:
Fededuna kantari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1289.zk.
Orrialdea:
4

Fededuna kantari

 

 1

 

 Kantuaz idekitzen da euskaldunen bihotza

 Kantuaz aitortzen ere fedearen egoitza

 Euskaraz kanta dezagun igande oroz meza

 Zuk, herria, entzun zazu bihotz arimen boza.

 

 2

 

 Kantua eta nigarra bihotzak berekin'tu.

 Bizia nigarrik gabe ezin baita pasatu

 Nigarrak busti begia, zuk, kantua, xukatu

 Gure artean, kantua, Krixto sar-araz azu.

 

 3

 

 Karitate kartsuena gu baitan izan dadin

 Pairamenetan denari ekar beza atsegin

 Fedeak argitu-eta berriz etsi ez dadin

 Dezagun Krixtori kantuz fagorea galdegin.

 

 4

 

 Guziek kanta dezagun bakezko urtxoari

 Samurgoak utz ditzagun ta egin bihotz berri

 Gogoaz behartsu eta elgarren lagunkari

 Munduak ekar dezaigun zorion guzieri.

 

 5

 

 Guk egin azken kantua, oi Kristo Jauna, zuri

 Gure aldean zabiltza maitasun eskelari

 Har-azu gure bihotza ta betiko atxiki

 Juntatuz aingeruekin zeruko kantuari.


inprimatu