inprimatu
Nausia, mutila eta erbia
Izenburua:
Nausia, mutila eta erbia
Sinadura:
Ainciburu, Ellande (Allande Aincibure)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ainciburu, Ellande

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
795.zk.
Orrialdea:
3

Nausia, mutila eta erbia

 

Ainciburu, Ellande (Allande Aincibure)

 

 1

 

 Behin mutilarekin nausi bat ari zen

 Larre zabal batean iratze pikatzen.

 Toki hura erbiez famatua baitzen,

 Han ihiztari zonbeit egun hartan bazen.

 

 2

 

 Bet-betan tiro batzu hor dire aditu.

 Gare gizonek ere buruak goititu.

 Erbi bat heier buruz herrestan zen heldu.

 Gaixoak berehala indarra du galdu.

 

 3

 

 Nausiak laster batez erbia harturik,

 Ezpal baten pean du ezartzen gorderik,

 Irri gozo batekin erten duelarik;

 «Erbikiz aseko nuk, mutil... ni segurik!»

 

 4

 

 Mutilak bere baithan, hitz hoik entzun-eta,

 Zioen: «Jasta ere enetzat ez duka?

 Ai, merezi huke, to, gantz handi gormanta,

 Jabeak jin balite eta gai baheza!»

 

 5

 

 Hain sarri bi jaun ziren hetarat ethorri,

 Galdez heian erbi bat zutenetz ikusi.

 Ezetz zeien nausiak murritz ihardetsi,

 Eta bere lanari lotu zen zorrozki.

 

 6

 

 Mutilak aldiz keinu ezpalen aldera,

 Salatzeko bezala han zerbait bazela.

 Jaun heiek hatzemanik erbia horrela,

 Jotzen dute nausia lihoa bezala.

 

 7

 

 Pasoz hantu gizona nigarrez utzirik,

 Ihiztariak urrun bazoatzilarik,

 Mutilak erten dio irriz dagolarik:

 «Nausia, hartu tutzu zanpak, zuk segurik!»

 

 8

 

 Egintza hunk dauku ongi erakusten

 Nola garen lur huntan elgarrez behartzen.

 Zorionean bertzez ez denak orhoitzen

 Zorigaitzean lagun guti du izaiten.


inprimatu