inprimatu
Ameriketan izan
Izenburua:
Ameriketan izan
Sinadura:
H.St.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
H.St.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1147.zk.
Orrialdea:
4

Ameriketan izan

 

H.St.M.

 

 1

 

 Bertsu zonbait emaiten orai niz abian

 Esplikatuko ditut ahal den moldian

 Ez bainaiz arizana joan den aspaldian

 Orai gertatzen bainiz okasionian

 Berrien emaiteko kaseta Herrian.

 

 2

 

 Izan niz bakantzetan Nort-Ameriketan

 Hiruetan hogoi ta hamalau urtetan

 Plekariekin betean alegrantzietan

 Kuriostasun hau zen gure bihotzetan

 Jendia nola bizi zen Kalifornietan.

 

 3

 

 Ainitz herrietarik lagunak etorri

 Begi onez behatuz guziek elgarri

 Amodiotan ginen anaiak iduri

 Plazerrez nahi nuzke guziak ikusi

 Anartean deneri milaka goraintzi.

 

 4

 

 Charles Iriart ginuen denen buruzagi

 Aintzinean planta eta «segi denak neri»

 Aise erresponditzen lenguaia orori

 Español frantses eta berdin anglesari

 Tropa aise badoa artzain hoi gidari.

 

 5

 

 Lurra hunki orduko San Frantses hirian

 Ezarria izan niz oto ederrian

 Gero laster han nintzen «Basko» hotelian

 Harritua bainintzen lehen presentzian

 Denak eskuaraz mintzo elgarren artian.

 

 6

 

 Nausia hazpandarra, Zelai aldekoa

 Haren andre xarmanta amerikanoa

 Kuple bat egi'erran paregabekoa

 Komertzioa ere sos egitekoa:

 Xantza on emozute otoi Jaun Jainkoa.

 

 7

 

 Gomituz izana niz eskualdunen etxen

 Jende nobliagorik; ez da ez ikusten

 Ongi etorri dute jenderi egiten

 Ontsa eitia beizik ez dute pentsatzen

 Holako jendea ez da aski estimatzen.

 

 8

 

 Ene horko lagunak, bihotzez milesker

 Onak Izan zirezte, Jainkoari esker

 Egizue fortuna ahal bezein ]aster

 Ohore emaiteko zuen sor-lekuer

 Bai-eta atseginak zuen burrasoer.

 

 9

 

 Erremesiatzen dut eskualdun duaiena

 Bazterren bisitatzen ibili nauena

 Geroztik otoizten dut zeruko Jaun ona

 Izan dezazun beti osagarri ona

 Ongi gida dezazun horko eskualduna.

 

 10

 

 Laudorio zor dautzut zuri San Frantsisko

 Klimbant ona baduzu jendearendako

 Udan ala neguan beti berdin goxo

 Hor pasatu egunez nuzu orroituko

 Ez dakit berriz ere naizen etorriko.


inprimatu